Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

  • EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan –kapitalismoan, alegia–, ongizate ekologiko eta sozialik ezin baita lortu. Artikulu honetan, EAEko eta Nafarroa Garaiko instituzio eta berriztagarrien enpresa multinazionalen jardunaren nolakotasuna datu zehatzekin azaltzen saiatuko gara, argi gelditu dadin instituzio eta berriztagarri enpresen interesa, funtsean bera dela: edozein ondorioren gainetik, hazkunde ekonomikoa.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Alde batetik, urtarrilaren erdialdean Arantxa Tapia sailburuak iragarri zuen EAEn 15 parke eolikoren esleipenak tramitatzen ari zirela, nahiz eta oraindik lurralde plan sektoriala (LPS, gaztelerazko PTS) onartu gabe izan. Ez zuen esan ordea, LPS horren diseinuari  dagozkion hainbat kontratu Saitec enpresari esleitu zizkiotenik. Kontratu horietako batean, esaterako, 168.000 euro eman zizkieten, bigarren kontratu batean 141.570 euro eta hirugarren kontratu batean 7.400 euro. Garrantzitsua da azpimarratzea Saitec, bere filiala den Itsas Wind-en bitartez, Armintzan itsas parke eoliko handi baten sustatzailea dela. Beraz, energia berriztagarrien zabalpen masiboaren bitartez negozioa egiteaz gain, EAEko lurralde plan sektorialaren diseinuaren parte izan da. Negozio borobila Saitec enpresarentzat.

Bestalde,   esanguratsua   da   Energiaren   Euskal    Erakundea   (EEE), Iberdrola   eta Repsoleko aholkulariek  gidatuta,  esku  pribatuen  interesetarako  egiten  ari  den  lan guztia. Horren adibide dira EEE eta Iberdrolaren parte hartzearekin Aixeindar operadorea   aurrera   eramaten   ari   den   proiektuak,   hala   nola,   Labrazakoa   eta Azazetakoa. Edota EEE eta Solariaren artean bultzatzen ari diren Vitoria solar I y II proiektuak.   Aipatzekoa da, Solaria, Blackrock putre funtsek gidaturiko enpresa dela. Argi dago, beraz, zein den EAJ-PSEE koalizioaren trantsizio energetikoaren ideia: orain arteko logikari jarraituz negozio bide berriak ustiatzen jarraitzea.

Bide beretik doa Nafarroa Garaiko gobernua ere eta horren adierazle da Agrowind Navarra 2013 S.L. ren gertakaria. Agrowind enpresa 2012an hasi zen Larraga, Berbintzana eta Miranda de Argako udaletan eolikoak ezartzeko proiektua aurkezten eta 2018rako obra   baimen guztiak zituen. Hala eta guztiz ere, ez zituen azpiegitura lanak hasi eta hiru urteren ostean; eolikoak ezartzeko baimena iraungitzat eman beharrean, beste bost urteko luzapena eman zion Nafarroako Gobernuak guztiz modu irregularrean. Hori ulertzeko beharrezkoa da jakitea benetan zein zen enpresa hau sortzearen helburua. Agrowind enpresa sortu zutenean 4000 euroko kapital soziala besterik ez zuen, horrek argi erakusten du bere asmoa hasieratik ez zela eolikoak eraikitzea, proiektu hau saltzea baizik. Azekenean 2022an enpresa bere proiektu eta guzti saltzea lortu zuen Saudi Alfanar taldeari 202 milioi euroren truke. Operazio hau guztia aurrera eramaterakoan  “Nafarroako Gobernuko Habitat Sailaren 2013ko abenduaren 31ko ingurumen-inpaktuak ebaluatzeko txostenak” ontzat ematen ari dira, zaharkituta dagoen ingurugiro baimen bat alegia. Negozio borobila Agrowind enpresarentzat, ingurugiroaren kaltetan.

Lekunberri eta Etxeberri artean eraiki nahi duten gas-hodia dugu beste adibide bat. Politikari  guztien  ahotan  energia berriztagarrien  zabalpen  masiboa  ematea  dagoen unean eta auzi ekologikoa kinka larrian den honetan, Aralarko mendi lerrotik gasa garraiatzeko baimena emana dago, gasbidearen trazadurak Aralar mendilerroko Kontserbazio  Bereziko Eremuari (KBE, ZEC gazteleraz) eragingo lioke bost km-ko luzeran. Zortzi metro zabal eta 0,8 m-1,5 m arteko sakonera du ireki beharreko kanalak;horrek 6000 zuhaitz moztea esan nahi duelarik.

Beraz,   argi   ikus   daiteke   Nafarroako   Gobernuan   urte   hauetan   guztietan   parte hartu duten   alderdi   politiko   guztien   gestioak,   norabide   berean   eman   dituztela pausoak. Irabazi ekonomikoak lehenesten dituen norabidean, hain zuzen.

Edozein kasutan, zorrotz begiratu behar zaio EHBilduk kudeaketa eredu horri plantenatzen duen alternatibari ere., argi ibili beharra daukagu gestio eredu horren aurrean bere burua alternatiba gisa aurkezten duen EH Bildurekin.

Hasteko, garrantzitsua da gogoraraztea EAEko “Trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren legea” PNV, PSEE eta EH Bilduren babesarekin onartu berri dela. Horrek hiru alderdi politikoek trantsizio energetikoaren auzian duten antzekotasuna agerian uzten du. Norabide honetan sakonduz, EH Bilduk orain arte defendatu duen enpresa eredua aztertuko dugu jarraian, Statkraft enpresa zehazki.

Statkraft eta Equinor energia arloko Norvegiako enpresa publikoak dira. Bi enpresa hauek garrantzia handia dute Europa mailan. Equinor Europan kontsumitzen den gasaren  %20ren  hornitzailea  da  eta  hidrokarburoen  offshore  ustiaketan  mundu mailako enpresarik handiena. StatoilHydro izenpean egiten du lan gaur egun. Statkraft enpresa,  berriz,  Europako  energia  berriztagarrien  ekoizle  handiena  da,  fiordoetan ezarri  dituzten  presa  hidroelektrikoen  bitartez  ekoizten  du  elektrizitate  gehiena. Horrez gain, mundu osoko hogei herrialdetara zabalduta dago.

Statkraften defentsa egin asmo dutenek, enpresa publiko izatearen garrantzia azpimarratzen  dute  behin  eta  berriz.  Baina  gorago  EEErekin  ikusi  dugun  moduan publiko izateak ez du esan nahi herritarron interesak defendatzeko asmoa dutenik. Horren adibide garbiak dira Sami komunitatean, Txileko Litueche komunan edota Galizan emandako gertakariak.

Norvegia iparraldean 152 eolikoz osatutako parke eoliko erraldoi bat ezarri zuten, eta horren aurrean Sami komunitateak oposizio argia erakutsi zuen, mobilizazio, ekintza eta abarren bidez. Ibilbide luze horretan, bide judiziala ere jarri zuten martxan eta azken instantzian arrazoia eman zieten; baina, gaur gaurkoz, proiektua martxan dago eta elektrizitatea ekoizten ari da. Adibide horrek argi erakusten digu Statkraftek duen balizko kode etiko hori hitzontzikeria besterik ez dela, bere interesak zalantzan ikusi zituen unean irabazi ekonomikoa lehenetsi baitzuen bertako biztanleen interesen aurrean. Bide beretik doa Norvegiar estatuaren jokabidea ere. Izan ere, hau proiektuaren defentsan atera zen, atzera egiteak etorkizuneko inbertsioak oztopatu ote zitzakeen beldur. Credit Suiss, esaterako, parke erraldoi horren parte zen, zaindu beharreko inbertitzailea.

Txileko gertakariak ere antzeko bidetik doaz, eoliko erraldoiek aterako zuten zaratak inguruko biztanleen gain sortu zitzakeen osasun arazoen ondorioz, bertan behera gelditu  ziren  proiektuak,  baina  Statkraft  ez  zegoen  ados  eta  honela  zioen:  “Hiru parkeen eraikuntzari dagokionez ( % 90etik gorako aurrerapena dute, eta, beraz, azken eraikuntza fasean dago), enpresak eskura dituen tresna guztiak erabiliko ditu hau aurrera eramateko, herrialdeak helburu gisa jarri duen trantsizio energetikoan pausu oso garrantzitsua baita proiektu hau”.

Galizian 2021. urtean mobilizazio jendetsuak izan ziren Statkraftek Espainiar estatu mailan egin nahi duen lurreko proiektu handienaren aurrean. Proposatutako proiektu guztien artean 400Mw ezartzeko asmoa du enpresak. Ingurunearen aberastasun natural, arkeologikoak eta herritarren desadostasunak, momentuz, ez dute lortu proiektua bertan behera uztea, nahiz eta orain dela gutxi jakin dugun Trantsizio Energetikoaren Ministerioak behin behineko geldialdi eskatu duela hauetako proiektu batzuentzat.

Bestalde, datuei erreparatzen badiegu:

-    Norvegiar estatuaren esportazioen %40 hidrokarburoen salmentan oinarritzen da, eta argi esan dute datozen urteetan oraindik esploratu gabe dagoen gas eta petrolioa aurkitzen jarraituko dutela Artikoan

-    Statkraft enpresak 2023ko ekitaldian inoizko irabazi handienak izan ditu: 2.300 milioi eurokoak

- Statkraftek Enerfin (1.800 milioi) eta Solarcentury (130 milioi) erosi ditu

Garrantzitsua da aipatzea, EH Bilduk beste modu bateko enpresa eredu gisa saldu nahi duen Statkraft enpresak, eta zehatzago esanda Norvegiar gobernuak, Iberdrolarekin duen lotura zuzena. Iberdrolako hiru akzionista esanguratsuenen artean dago ”Norgest Bank Investment Management” Norvegiar estatuaren pentsio funtsa, “Qatar” eta “Blackrock”ekin batera. Bestalde, Statkraft eta Iberdrola elkarlanean ari dira Polonian aurrera eramaten ari diren proiektu batean.

Hori guztia ikusirik, argi gelditu da Statkraft eta Norvegiako gobernua, tokian tokiko herritarren interesen aurrean eta bizi garen krisi energetikoaren aurrean, hazkunde ekonomikoa lehenesten ari direla. Ondorioz, EH Bilduk energia trantsiziorako duen proposamenak alternatibotik ez du ezer. Eredu ekonomiko berean kudeatzaile izan nahi duenak eginiko proposamena da, besterik ez.

Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurrari aurre egiteko, apirilaren 13an Azpeitian egingo dugun manifestaziora batzeko deia egiten dugu. Animatu eta parte hartu!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Eguneraketa berriak daude