Bitartean

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asko hitz egin eta idatzi da azken hilabeteotan eskala handiko energia berriztagarrien proiektuen inguruan. Modu batean edo bestean, hamaika aldiz errepikatu dira aurkakotasuna mamitzeko arrazoiak, izan enpresen irabazi gosea, biodibertsitatearekiko inpaktua, planifikazio falta, nekazaritzarekiko lehia, material zehatzen urritasuna edo beste hainbat. Guztiok kezkatzen gaituzten kontu horiek buruan, posizionamenduetan ñabardurak daude. Batzuk “horrela ez” diote, besteek, aldiz, “hemen ez” eta bada “inon ez” esaten duenik ere. Dena den, bada joera orokortu bat, gaiaren inguruan hitz egin eta idaztera animatu direnen artean (ez dira gutxi), trantsizio energetikoan lehendabizi zer egin behar den azaltzeko; “lehendabizi kontsumoa murriztu behar da”, “lehendabizi gelditu eta pentsatu egin behar da”, “lehendabizi gune degradatuak erabili behar dira”, “lehendabizi indar harremanak aldatu behar dira”. Lehendabizi horien guztien aurrean, galdera berdina datorkit burura: bitartean, zer?

Ze bitartean, Kortaturen esaldia gogoan, kriston gasa dabil!

Berriztagarriak hedatzearen balizko kalteen parean, berriztagarriak ez hedatzearen eguneroko kalteez gehixeago hitz egin beharko genuke

Bitartean, Santurtziko portuan mundu zabaleko gas fosilaren sarrerak errekor historikoa hautsi du. Bitartean, Hego Euskal Herrian kontsumitzen dugun elektrizitatearen %70 sortzeko, gasa erretzen dugu, eta EAEn zenbaki hori eskandaluzko %90era igo zen iaz. Ez nolanahikoa, gainera, hein batean frackingaren bitartez lorturikoa, nahiz eta “fracking ez, ez hemen, ez inon” oihukatu genuen. Bitartean, kontsumoak ez ditugu modu nabarmenean jaitsi, are gutxiago eten. Bitartean, batez beste 8 tona CO2 isuri genituen iaz Euskal Herrian pertsona bakoitzeko, hortik asko elektrizitatea sortzen, eta larrialdi klimatikoa eta biodibertsitate krisia areagotzen. Bitartean, diru publikoa birgasifikazioan, gas zentral termikoetan edo Euskal Herritik kanpoko gas ustiaketan inbertitua dago. Eta horri buruz gutxi hitz egiten bada ere, negozio horien etekinek ordaintzen dute autokontsumo berriztagarrirako ematen diren laguntza publikoen zati garrantzitsu bat. Bitartean, gas goseak eragin duen prezioen eskaladak guri estuasunak sortu dizkigu, baina prezioen igoerari eutsi ezin izan dioten herrialde txiroei argi mozketa larriak ekarri dizkie, izan Pakistan, Bangladesh edo beste hainbat.

Hori horrela, nago ni berriztagarriak hedatzearen balizko kalteen parean, berriztagarriak ez hedatzearen eguneroko kalteez gehixeago hitz egin beharko genukeela, ze berriztagarrien tamainak edo kontsumoak jaisteko egin beharrekoak eztabaidatzen ditugun bitartean, eguneroko gurpil zoro jasanezinak hor darrai. Lehendabizi… dena batera egin behar da! Egin dezagun tentuz eta guztion hobebeharrez, baina ez ditzagun eztabaidak trantsizioa atzeratzeko baliatu, bitartean fosilak errez amildegira goaz eta.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude