Krisi ekosozial sakona jasaten ari garela begi bistakoa da. Badirudi argi dugula trantsizio energetikoa saihestezina dela. Hala ere, ez dirudi hain argi dugunik trantsizio energetikoaren ardatza birsortze ekologikoa izan behar dela eta gure ekonomia biosferara egokitu behar dugula. Ez dago ere batere argi inposatzen ari diren trantsizio berdeak korporazio energetiko handien boterea zalantzan jartzeko balio duenik. Begiratu besterik ez dago, nola estatuen, Europako Itun Berdearen eta Next Generation funtsen eskutik mota guztietako enpresak, multinazionalak, inbertsio-funtsak... erakartzen ari diren, elektrifikazioan negozio aukera bat besterik ikusten ez dutenak.
Forestalia da berriztagarrien negozioaren sehaska kulunkatzen duten esku horietako bat, gizarte eta ingurumen inplikazio larriak dakartzana, eta orain Nafarroan ere goi-tentsioko makrolineak egiteko asmoa duena. Ustiapen energetikoaren inguruko izaera oportunista eta espekulatiboa irudikatzen duen enpresa.
Forestaliari ez zaio ezer falta. Enpresaren balioen artean erantzukizuna, iraunkortasuna, landa-munduaren garapena eta deskarbonizazioa aurkituko ditugu. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Grupo Jorge taldean jatorria duen enpresa bat da, Espainiako Estatuko haragi enpresa eta txerri esportatzaile handienetako bat. Aragoiko Diputazio Nagusian, Generalitatean edo Espainiako Gobernuan alderdi ezberdinetako pertsonak fitxatu dituen enpresa da. Jose Manuel Soria PPko ministro ohia eta Julio Tejedo Aragoiko PSOEko Presidentetzako idazkari ohia dira bere azken fitxaketa handiak. Prentsak pilotakada gisa kalifikatutako ministerio enkanteetan milaka MW bereganatzen dituen enpresa da hau; Aragoiko herri eta eskualdeetan herritarren gaitzespena jasan duena dozenaka proiekturekin; eta proiektuen salerosketako espekulazio operazioetan parte hartu duena.
Forestaliak, neurriz gaineko linea batzuekin, bere proiektuetan edo beste enpresa batzuen proiektuetan sortutako elektrizitatea garraiatu eta saldu nahi die industriagune handiei (Bilbo, Gasteiz, Bartzelona, Tarragona, Valentzia)
Orain, Forestaliak goi-tentsioko bi makrolinea proiektatu nahi ditu Nafarroan. Eta oraingoz, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITERD) ingurumen inpaktu adierazpen positiboa jaso du. Lehenengoak 270 kilometroko luzera du, eta elektrizitatea eramango luke Zaragozako Cinco Villas-etik, Zarrakaztelun, Erdialdean, Iruñerrian eta Sakanan barna igaroz, Gatikaraino (Bizkaia) eta Gasteizeraino (Araba). Linea horrek, gainera, hirugarren adar bat du, Erriberritik Castejongo azpiestazioraino. Proiektatutako bigarren makrolinea, 200 kilometro baino gehiagokoa, Zaragozako Tauste eskualdean sortzen da, eta Nafarroako Erriberan, Errioxan, Araban eta Burgosen izango luke eragina. Aldi berean, Forestaliak bere soberakinak Aragoitik Kataluniara eta Valentziara eramateko asmoa du, goi-tentsioko linea gehiagoren bidez.
Inolako logika energetikorik ez duen ekimen baten aurrean gaude. Proiektu hauekin, Forestalia benetako garraio-lineak direnak elektrizitatea ebakuatzeko lineak balira bezala aurkezten ari da, Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legea urratuz. Lege horretan, Red Eléctrica de España SA esleitzen da jarduera horretako garraiolari bakar gisa. Beste oztopo bat energia-sektorearen beharrezko sozializazio eta plangintza demokratikorako bidean. Eredu dibertsifikatu eta deszentralizatu baten alde aurrera egitea eragozten du, eta, aldi berean, ekoizpen eta kontsumo puntuak hurbiltzearen iraunkortasun printzipioaren aurka doa. Guztiz irrazionala da Zaragozan dauden azpiegiturek beren elektrizitatea husteko lotura-puntua hain urruti dauden tokietan lortzea, hala nola Burgosen, Bizkaian, Araban, Errioxan edo Nafarroan.
Proiektu honek ingurumen-logikarik ere ez du. Forestaliak proiektatutako bi lineetako batek trazaduraren zati handi batean REEren beste linea batekin bat egiten du, Muruartetik Itsasora (Gipuzkoa) doanarekin, hain zuzen. Bi lineak 92 kilometrotan paraleloan joango lirateke, 200 bat metroko distantziarekin bata bestearengandik. Horrela, mota horretako azpiegiturek ingurumenean eta lurraldean dituzten eraginak (zuhaiztia kentzea, hesi-efektua, eremu elektromagnetikoak, hegazti-fauna) bikoiztu egingo lirateke, bi lineak batera doazelako. Gure ustez, ministerioak ez ditu kontuan hartu bi proiektu horien metaketa inpaktuak.
Azkenik, energia poltsiko pribatuak betetzeko erabiltzearen inguruko kapitulu berri bat ikus dezakegu. Elektrizitate-soberakin estratosferikoak sortzea espero denez, egungo saretik irteteko zailtasunak dituztenak, Forestaliak, neurriz gaineko linea batzuekin, bere proiektuetan edo beste enpresa batzuen proiektuetan sortutako elektrizitatea garraiatu eta saldu nahi die industriagune handiei (Bilbo, Gasteiz, Bartzelona, Tarragona, Valentzia). Kasu honetan ez ginateke ariko krisi ekologikoari emandako erantzuna edo ingurumenarekiko sentsibilitateari buruz. Zalantza eta zor asko sortzen dituen enpresa-proiektu baten bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko erantzuna baino ez litzateke.
Forestalia berriztagarrien sehaska kulunkatzen duen beste esku bat da. Baina ez da bakarra, dezente gehiago baitaude. Eta horiek guztiak soberan daude. Ustezko "trantsizio energetiko" baten izenean, enpresa pribatuak nahi bezala ibiltzea eta burbuila ekonomiko berri bat eragitea baimentzen ari dira. Hondamendi hau ezin da onartu, ezta onura handiagoak eskatuz ere, hala nola Klima Aldaketaren aurkako ustezko borroka. Izan ere, negozio egarria asetzea besterik ez dute lortu nahi, herriaren subiranotasuna, biodibertsitatea, lurraldea eta planetaren baliabide naturalak akabatuz. Berriz ere, hauxe errepikatzea eta aldarrikatzea ezinbestekoa da. Moratoria bat beharrezkoa da proiektu hauentzat guztientzat, berauek baldintza egokietan arrazionalizatu, ordenatu eta demokratikoki planifikatu ahal izateko.
Mikel Saralegi Otsakar eta Jule Goñi Montero, Sustrai Erakuntza fundazioaren kideak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]