"Mingaina dantzan" kanpaldia

Gaztetxoek euskaraz gehiago egiteko erremintak esperimentatzen

  • 2017ko uda, Mundaka. Mingaina dantzan udalekuak antolatu zituzten Eusko Jaurlaritzak, Ebete hizkuntza-aholkularitza enpresak eta Ttakun Kultur Elkarteak. Helburua: 13-14 urteko gaztetxoek euskaraz ahalik eta gehien egitea. Baziren beste bi helburu ere: nerabeek ondo pasatzea eta erabilera areagotzeko tresnen baliagarritasuna probatzea. Nerabeak poz-pozik itzuli ziren etxera eta antolatzaileek esperimentua errepikatzea erabaki zuten. Uztailean Berrizen elkartuko dira gaztetxoak eta begiraleak.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2018ko ekainaren 17a
Gaztetxoak iaz Mundakako paraje ederretan. Aurten Berrizen izango dira, bi txandatan, eta nerabe batzuk iazko berberak dira. Lehenengo txandan eremu euskaldunetakoak eta ez euskaldunetakoak (lehen taldekoak gehiago) izango dira nahasian eta bigarrengo txa
Gaztetxoak iaz Mundakako paraje ederretan. Aurten Berrizen izango dira, bi txandatan, eta nerabe batzuk iazko berberak dira. Lehenengo txandan eremu euskaldunetakoak eta ez euskaldunetakoak (lehen taldekoak gehiago) izango dira nahasian eta bigarrengo txandan ama hizkuntzari erreparatuko diote. Argazkia: Mingaina dantzan.

Alaia Azkue zumaiarra da, Oikia auzoan bizi da eta 14 urte bete berri ditu. Inoiz udalekuetara joan gabea zen, baina iaz, gurasoen bultzadaren beharrik gabe, izena eman zuen Mingaina dantzan udalekuetan. Beretzako modukoak zirela iruditu zitzaion: “Euskara bultzatzeko zirela esan ziguten, euskaraz asko egiten ez zuten gazteekin elkartuko nintzen [eremu ez euskaldunetako nerabeak], eta haiei laguntzeak ilusioa egiten zidan. Haiek eskolan euskaraz egiten dute, baina etxean ez”. Ikaragarri ondo pasa zuen, dena gustatu zitzaion: begiraleak, jarduerak, Mundaka, lo-lekua, eta denek ondo pasatzeko zeukaten gogoa. Euskaraz bizi denez, udalekuetan zenbat euskara egin zuen galdetu diogu: “Begiraleek beti euskaraz egiten zuten. Horren ondorioz guk denok euskaraz erantzuteko joera geneukan. Herri euskaldunetatik joan ginenok euskaraz egiten genuen eta herri ez euskaldunetakoek euskaraz egiten ziguten. Ez zeuden ohituta eta batzuetan hitzak ez zitzaizkien ateratzen, baina saiatzen ziren. Beraien artean batzuetan gaztelaniaz egiten zuten”. Zumaiarra poz-pozik dago, aurten berriz doalako eta iaz lagun egin zuen barakaldarrarekin beste hamar egun pasatzeko aukera izango duelako.

    Gurasoak ez ziren bultzatzaileak izan, baina segituan ulertu zuten alabarentzako udaleku oso egokiak zirela; udalekuak eta euskara, biak batera. Iñigo Azkue aitak hala dio: “Gurasoontzat sozializazio modu bat zen, ez hainbeste euskara kontua. Baina ohartzen gara Alaiak euskaraz bizi nahi duela, beraz udalekuak aproposak ziren”. Maria Pilar Etxabe amaren ustez, begiraleek lan bikaina egin zuten, berak hala jaso du alabak kontatutakotik: “Euskara motibatzailea erabili zuten, jolasgarria. Beraiek hurbilekoak eta maitagarriak ziren”.

    Mari Karmen Fernandez Barakaldon bizi da. Oier semeak D ereduan ikasten du. Udalekuen berri eman zion semeari eta ez zuen konbentzitu beharrik izan. Amaren ustez, udalekuek abantailak baino ez zituzten. Arreta deitu zion euskara eta aisialdia lotu izanak. Oierrek ez zioen aurpegi txarrik jarri udalekuetan euskaraz hitz egitea helburuetako bat zela jakin zuenean. Etxean gaztelaniaz egiten dute. Oier etxera oso pozik itzuli zen, eta aldarte hartaz gain hurrengo hilabeteetan semeari bestelako jarrera bat ere antzeman zion amak: “Euskara maiteagoa zuen. Ordura arte ikastetxean euskara ‘paketea’ zen beretzat, baina ikasturteko lehen hilabeteetan bestelako maitasunez landu zuen euskara, nahiz eta hilabeteak pasa ahala gogo hori ahuldu zen. Irudipena daukat begiraleek lan bikaina egin zutela, hizkuntza eta ondo pasatzea uztartzea lortu zuten”.  Aurten ere badoa Oier Berrizko udalekuetara.

Ez da barnetegia

2017ko kanpaldian erabilera neurketak egin zituzten, baina antolatzaileek garbi zuten helburu bakarra ez zela euskararen erabilera areagotzea, erabilera bultzatzeko baliagarriak diren baliabideak eta tresnak garatu eta frogatu nahi zituzten.

    Eremu euskaldunetako eta eremu ez euskaldunetako 13-14 urteko gaztetxoak elkartu zituzten. Lehenengo taldekoentzat bi helburu zituzten: gaztelaniaz egiteko joera zutenekin euskara mantentzea eta beraiek hizkuntza ohiturez izan dezaketen eraginaz eta garrantziaz jabetzea. Bigarren taldearentzat beste bi helburu: ahalik eta denbora tarte luzeenetan euskaraz egitea eta euskaraz bizipen positibo indartsuak izatea. Bi eremuko gazteak nahastean arrisku bat zegoen: batzuek euskara askorik ez erabiltzea eta beste batzuek inoiz baino gehiago hitz egitea gaztelaniaz. Udalekuen ardatza euskara zela argi utzi zieten nerabe eta gurasoei egitasmoaren aurkezpen bileran. Beste gauza bat ere argi utzi zieten: ez zen barnetegia, udalekua baizik.

“Hezitzaile berritsua”

Begiraleek praka bete lan izan zuten. Helburu nagusietakoa zen erabilera areagotzeko tresnak praktikan jartzea eta haien baliagarritasuna frogatzea. Oso neurtuta zuten eremu formaletan eta informaletan nola jokatu, egunean-egunean zein jolas eta dinamika erabili, gaztelaniarako joera gailentzen zenean zein mekanismo erabili euskarara itzultzeko. Era honetako jokoak erabili zituzten: Sua, Pareko, Story cubes, Argi beltza, Hitz kateak, Emotikonoei hitza jarri, Hau ez da nirea, Mc Gyberren gynkana... Erabilitako jolas asko hizkuntzari lotuak ziren. “Hezitzaile berritsuaren” figura asko erabili zuten, hau da, figura horrek gaztetxoen artean esku-hartzeak izaten ditu elkarrizketetako hizkuntza bideratzeko. Begiraleek ez dute esaten “euskaraz hitz egin” edo antzekorik, zeharkako estrategiak darabiltzate.

Baina euskaraz gehiago egin zuten ala ez?

Hamar eguneko tartean egindako hiru erabilera neurketek baietz diote. Elkarrizketen ia %70 euskaraz. Neurketari dagokion garrantzia eman behar zaiola azpimarratu digute antolatzaileek, oso xumea eta mugatua delako. Nerabeek udalekuen bukaeran egindako balorazioak arreta handiagoz jarraitu zituzten. Bata, deigarria: eremu ez euskaldunetako hainbat gaztetxok esan zuen ohikoan baino askoz gehiago edo inoiz baino euskara gehiago erabili zutela hamar egunetan. Batek hala esan omen zion begiraleari, sekula ez zuela hainbeste euskara hitz egin. Begiraleak berriz bere golkorako: “Bera da bada udalekuetan gaztelania gehien hitz egin duena!”. Begiraleak badaki ordea nerabearen esanak nolako balioa duen: euskaraz asko egin duen pertzepzioa du eta gainera azken eguneko balorazio unean esan du ikaragarri ondo pasa duela eta berriz joango litzatekeela udaleku berera.

    Uztailean Eusko Jaurlaritzak, Ebete enpresak eta Ttakun Kultur Elkarteak euskararen erabilera areagotzeko erremintak fintzen jarraituko dute.

Kanal hauetan artxibatua: Euskararen erabilera  |  Aisialdia  |  Berriz  |  Mundaka

Euskararen erabilera kanaletik interesatuko zaizu...
Be˝at Garaio eta Ane Pedruzo
"EuskarAbentura hiztun gazteen aktibazio dinamika da, udaldian beteko dena"

Euskaldunaren aktibazioa helburu, hamaika ekimen berritzaile dira bazterretan. Horietan bat da EuskarAbentura, uztailaren lehenengoan Maulen hasi eta hil beraren 31n Getxon amaituko den ibilia. Zazpi euskal herrietako 110 gaztek hartuko dute parte; tartean, bi diasporakoak izango dira, bata Argentinako Patagoniakoa eta bestea AEBetako Washington Hirikoa. Ane Pedruzo Redondo (Gasteiz, 1985) Oihaneder Euskararen Etxeko teknikaria, eta Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz, 1990),... [+]


2018-06-04 | Euskara ari du
Hernanin dagoeneko 703 erronkalari egunero euskarari eusten

Jada 703 erronkalari daude Hernanin Euskara Ari Du kanpainarne barruan. Kopuru ederra, eta, elkarrekin gero eta jende gehiago bilduko dugu erronka hartzera, urtea bukatzeko oraindik asko falta da eta. Zorionak erronkalari guztioi hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustuari heltzeagatik!


2018-05-27 | Ainhoa Bretos
"Mendian ere Euskaraz"
Zortzi mendi talde eta euskara elkarte baten proposamena

“Mendian ere euskaraz” egitasmoa aurkeztu dute hainbat mendi taldek maiatzaren 17an, Donostian. Mendian ere euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzea dute helburu nagusia, baita arnasgune hori euskaldun jendeari agerraraztea ere. Horretarako, mendi irteera bateratua antolatu dute maiatzaren 27rako.


Patxi Baztarrika. Euskararen politikaz beti
"Euskaldunaren aktibazioa lehentasuna da, inork ez dizkigu babak eltzetik aterako"

Hamar urte zituen Rikardo Arregik bultzatutako kanpainaren oihartzuna paparrera heldu zitzaionean: “Euskaldunok euskaraz” intsignia. 50 urte geroago, euskaldunok euskaraz egin dezagun deika ari da Patxi Baztarrika, hizkuntza politikaren ur hotzean errea.


2018-05-07 | Euskara ari du
Euskara Ari du Hernanin: hiru hilabete eta 408 erronkalari euskarari eusten

Euskara ari du Kultur Elkarteak Baietz Hernanik! ekimenak hiru hilabete bete zituela ospatu zuen pasa den larunbatean. Markagailua agerian utzi zuten eta zenbat erronkalari garen jakin genuen azkenean: 408. Kopuru ederra dagoeneko!


Txikipedia
Haurrentzako Wikipedia jaio da

Wikipediaren barruan Txikipedia paratu duen munduko lehen hizkuntza da gurea. 8-13 urte arteko haur-gazteentzat Wikipediako edukiak luzeegiak eta konplexuegiak izan daitezkeenez, milaka artikulu egokitu sortzea da helburua. Testu-egile izateko gonbidapena euskaldun orori luzatu dio Euskal Wikilarien Elkarteak.


2018-04-17 | ARGIA
Diasporako eta Euskal Herriko 100 gazte aukeratu ditu EuskarAbenturak uztaileko espediziorako

Hiritarrak eta herri txikietakoak, dantzariak eta kirolariak, interes eta talentu anitzeko gazteak elkartuko dira uztaileko EuskarAbenturan. Euskal Herriko herrialde guztietakoak daude taldean.


Eskolari so

Arrue ikerlerroak Lehen Hezkuntzako 4. mailako (LH4) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako (DBH2) ikasleen unibertsoak ditu aztergai. Azken txostenak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan. Eskolako erabilera orokorrak, LH4n 3,0 puntu egin du gora eta DBH2n 2,4”. Horrez gain, ikerketak erakusten du hiru direla eskolako erabilera orokorrarekin... [+]


2018-03-19 | JJ Agirre
Euskararen agoniaren adierazleak

Euskal herritarrek liburuak eta musika kontsumitzeko dituzten ohiturei buruzko azterlana egin du Elkar Fundazioak, Siadecoren bitartez. Ez bila horren antzeko azterketarik guztion diruetatik ordaintzen den Euskararen Adierazle  Sisteman (EAS). Ez da ageri.

 


2018-03-16 | Sustatu | PuntuEus
Euskal Herriko webguneen %16k du euskarazko edukiren bat

PuntuEUS Behatokiak 2017ko txostena aurkeztu du. Hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Behatokiak hiru alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude