Pasa den astelehenean atxilotu zuten 48 urteko gizonezkoa, Berrizen (Bizkaia), bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzea egotzita. Asteazkenean utzi dute epailearen esku, eta Durangoko Auzialdiko Auzitegiko Atal Zibileko eta Instrukzioko 4. plazak erabaki du behin-behinean espetxeratzea. Bezperan, ehunka herritarrek indarkeria matxistaren aurka manifestazioa egin dute Berrizen.