Nafarroako datu soziolinguistikoak: ezagutzan aurrera, baina aurkako jarrerak gorantz

  • Nafarroako 7. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak eman ditu jakitera Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskara zerbitzuak. 2021ekoak dira neurketak, eta bertan jasotako datuak laburbilduz, Kike Amonarriz soziolinguistak egin duen bezala, "ezagutzan irabaziak, erabileran eutsi eta jarreretan galerak"

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 13an - 09:08
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sarean aurki daitekeen aurkezpen honetan daude inkestaren datu nagusiak. Datuak biltzen dituzte grafiko esanguratsu batzuk erakutsiko ditugu jarraian.

Hona azterketaren datu positibo argiena, ezagutza ia Nafarroako biztanleen laurden batera iritsi dela, euskaldun hartzaileak kontuan hartuz:

 

Adinaren arabera, azken 5 urteetako bilakaera kontuan hartuz:

 

Hona ezagutza, eremuen arabera:

 

Euskaldun oso kontsidera daitezkeenen eboluzioa eremu bakoitzean:

Eta esparru inportante bat, Iruñea hiriburua. Berako euskaldunen bilakaera azken hamarkadan:

 

Erabilera

Erabileran bost urte lehenagoko argazkia errepikatzen da, eta 30 urteren buruan, goranzko igoera bat egon bazen... egon zen, eta ez zen oso handia izan.

Euskararekiko jarrerak

Jarreren bilakaerak ematen ditu kezkatzeko motiboak. Aldekotasuna behera, eta kontrakotasuna gora. 10 urteko epean, alde daudenak ere igo dira, baina kontra daudenak gehiago: erdiko "ez alde ez aurka" multzoa jaitsi da gehien, polarizazio bat adieraziz beharbada.

Jarrerak Nafarroako hizkuntza zonifikazioaren arabera:

Eta adinaren arabera, non berdintasun nahiko nabarmen bat ikusten den orain (lehen baino gehixeago) adin tarte bakoitzaren jarreretan:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
2023ko azaroaren 29
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

2023ko urriaren 18
Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!