Euskarabentura Araban barrena dabil, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroan ibili ostean

  • Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena da) daude, eta horiekin batera 30 heldu doaz, horien artean begiraleak, sendagileak, gidariak, logistika arduradunak, kameralariak eta kazetariak daude.


2024ko uztailaren 10ean - 12:33
2024ko Euskarabenturaren ibilbidearen mapa. Argazkia: Euskarabentura.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gesaltz-Añanatik Argantzonera joango dira asteazkenean espedizioan. Ostegunean Gasteizera helduko dira. Atharratzetik abiatu zen duela hamar egun abentura hau. Egun horietan Zuberoa, Behe Nafarroa, Nafarroa eta Araba probintzietan zehar ibili dira Jzioquitarrak.

Euskarabentura hilabetez euskara hutsean bizitzeko lehenengo aldia izango da batzuentzat, eta hizkuntzarekin lotutako beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera, besteentzat. Uztailaren 1ean hasi zen Euskarabentura espedizioaren zazpigarren edizioa, Euskal Herria alderik alde zeharkatuko duena, Donejakue bidea ardatz hartuta.

Nor bere errealitate soziolinguistikotik joango da, baina badute elkar lotzen dituen faktore bat: Euskara.

 

Euskarabenturara joateko hautaketa prozesua

Espedizioan parte-hartzeko gazteek hautaketa prozesu bat gainditu beharko dute eta, horretarako, proiektu pertsonal batez eta aurkezpen bideo batez osaturiko hautagaitza bat bidali beharko dute (izen-emate epea abendu eta martxoa bitartean izan ohi da). Hautagaitza proiektua garatzeko gazteek Euskarabenturak urtero proposatzen dituen hiru gaietako bat aukeratu beharko dute eta aukeran dauden sei formatuetako batean garatu beharko dute haien lana (historikoa, literarioa, plastikoa, ikus-entzunezkoa, musikala edo digitala).

Hautagaitza proiektuak Eusko Ikaskuntzak eta PuntuEUS fundazioak osatutako epaimahai batek baloratuko dituzte, hainbat irizpide kontuan hartuta: originaltasuna, estiloa, teknika eta kalitatea, besteak beste.

Espedizio taldea osatzerako hoberen baloratutako 125 lanak hartuko dira kontuan, baita hautagaien generoa, errealitate soziolinguistikoa eta jatorria ere, euskal gazteriaren aniztasuna jasoko duen espedizio talde bat egiteko helburuarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
2023-11-29
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

2023-10-18
Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Eguneraketa berriak daude