Uste dut lanbidearen ajearekin zerikusia izango duela, baina aitortu behar dut bisitatzen ditudan tokietako hizkuntza-paisaiari erreparatzen diodala. Hormetan itsasten diren kartelak, faroletatik zintzilik jartzen direnak, publizitate hesiak, bai denda edo-eta enpresetan ageri diren euskarriak ere (errotuluak, oharrak, eskaintzetako kartelak, etab.). Niretzat oso adierazgarriak izaten dira eta kezka handiz bizi dut, azken hamarkada hauetan esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzeko egindako lan eskerga gorabehera, horietan dagoen euskararen presentzia oraindik urria.
Horregatik uste dut negozioak sortzeko eta kudeatzeko garaian, hizkuntzen aldagaiaz modu ageriagoko batez hausnartu beharko luketela zuzendaritza-taldeek eta kudeatzaileek. Esku-hartzeren bat behar da joera alda dadin, enpresa gehienetan euskara ez baita kudeatu beharreko haien hizkuntzen artean ageri. Gainera, langileon eta bezeroon eragina oso mugatua da; ekintzaileagoak izan beharko ginateke egoera iraultzeko.
Esanguratsuak dira, halaber, administrazioen aldetik dauden utzikeria eta ezintasuna. Enpresa-eremuan, araudiek eragina dute funtzionamenduan eta kudeaketan. Hizkuntzak erabiltzearekin lotutako araudi espezifikoak egongo balira, eragina berehalakoa izango litzateke hizkuntzaren posizionamenduan.
Sustapen edo komunikazio kanpaina huts batek ez baitu lortuko enpresek euskara barra-barra erabiltzea, hizkuntza politika eta bestelako neurri eraginkorrik ezarri gabe
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), gutxi batzuk dira betebeharrak dituzten enpresak, beti ere interes orokorreko zerbitzuak eskaintzen badituzte (telefonia operadoreak, garraio enpresak, energia merkaturatzaileak, kreditu erakundeak, etab.). Horiekin batera, jendeari irekita dauden 250 langile baino gehiagoko establezimendu handiak, 50 miloi eurotik gorako negozio-bolumena badute, saltokiaren azalerak 400 metro koadro baino gehiagokoa bada, eta EAEko hiriburuetan edo elebidunen proportzioa %33 baino handiagoa den udalerri batean kokatuta egonez gero…
Goikoaz gain, ez dago besterik euskararen erabileraren beharraz. Gainera, enpresek laguntzak jaso ditzakete administrazioen aldetik, baina horien truke, inork ez ditu behartuko hizkuntzaren aldetiko gutxieneko batzuk betetzera.
Bestalde, garbi dago gizarte ekimenetik zein administraziotik sustapenari begira egiten den lanaren eragina oso mugatua dela. Are mugatuagoa elkarlanik eta osagarritasunik egon ezean. Sustapen edo komunikazio kanpaina huts batek ez baitu lortuko enpresek euskara barra-barra erabiltzea, hizkuntza politika eta bestelako neurri eraginkorrik ezarri gabe. Horren adibide dira egunotan zabaltzen ari diren negozio askotan euskararen arrastorik ez egotea. Ez dirudi Euskal Herrian gaudenik.
Badira, hala ere, bide horretan oso aurreratuta dabiltzan enpresak, baita bidea hasten ari direnak ere. Bai Euskarari Elkarteak gidatzen duen Euskaragileen enpresa batzordeak sustapenari begirako beste ekarpen bat egin nahi izan du. Enpresen euskalduntzean aurreratuta dauden eta euskararen erabilera normalizatua duten enpresa horiek infografia bat prestatu dute gainerako enpresak euskara-planak egitera animatzeko asmoarekin, euskara barneratzeko, erabiltzeko eta presentzia areagotzeko prozesuaren inguruko informazioa, aholkua eta laguntza izan ditzaten. Enpresa horien balio-katean, ekoizten den produktuari edo eskaintzen den zerbitzuari balioa eransten baitiote hizkuntzek, euskarak zehazkiago.
Beraz, sustapenaz harago, eragin dezagun erakunde publikoek beharrezkoak diren neurriak har ditzaten enpresei euskara baliatzea beharrezkoa dela ikusarazteko. Bidean, gure laguntza izango dute.
Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.