“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

  • Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak ematea, eta bestetik, haurren eredu direla ohartaraztea. Jon Zapata, dinamikaren koordinatzailea eta Euskaltzaleen Topaguneko kidea elkarrizketatu dugu.

'Haurren aurrean helduok heldu' ekimena Donostian aurkeztu du Topaguneak, urriaren 18an. Argazkia. Topagunea.

2023ko urriaren 18an - 16:46

Zein dira ekimenaren helburuak?

Dinamika gurasoei eta haurren zaintzaileei (senideak, lagunak, hezitzaileak...) zuzendutako aktibazio ekimen bat da. Bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, helduen hizkuntza portaeretan, eta zehazki esanda, batez ere gurasoen hizkuntza portaeretan eragiteko marko orokor bat eskaintzen du, hizkuntza jarrera berrietan aurrerapausoak eman ahal izateko. Bigarren helburua da helduok umeen aurrean dugun eredugarritasunaren inguruan hausnarketa zabaltzea. Hau da, gure hizkuntza portaerek haurrengan duten eraginari buruz hausnartzea.

Nola gauzatzen da? Euskaraldiaren ildoak jarraitzen dira?

Berez ez da Euskaraldiaren jardunbidean oinarritzen, nahiz eta Euskaraldian bezala, hizkuntza jarreretan sakondu nahi den. 80 herrik baieztatu digute parte hartuko dutela. Herrietako batzorde eta eragileek ekimenak antolatuko dituzte, hitzaldiak, irteerak haur eta gurasoentzat eta abar. Gune babestuak sortuko dira helduek aurrerapausoak eman ahal izateko. Hau da, ekimenen bidez marko orokor bat eskaintzen zaie gurasoei, arnasguneak edo euskaraz lasai aritzeko guneak izango dituzte. Ez da 24-7 ariketa [eguneko ordu guztietan], baizik eta ekimenek irauten duten tarteetan hizkuntzaren erabileran aurrerapausoak emateko markoa eskaintzen da.

Ez da Euskaraldi txiki bat, hortaz.

Euskaraldiaren ildotik goaz. Hizkuntza ohituretan aurrerapausoak eman nahi dira, lehen hitza euskaraz egin, elkarrizketa elebidunak eduki... Halakoak sortzeko aukera eskaini nahi dugu, baina ez dira ‘belarriprest’ eta ‘ahobizi’ rolak egongo, ez da ariketa sozial bat izango bere horretan. Ariketa soziala ekimenetara mugatuko da.

 

Dinamikak hiru giltzarri dituela adierazi duzue.

Bai, helduen ahalduntzea, sentsibilizazioa eta saretzea. Ahalduntzeari dagokionez, gurasoek hizkuntza jarreretan aurrerapausoak eman ahal izateko baldintzak sortu ditugu, gurasook indartu daitezen. Sentsibilizazioari dagokionez, helduen eredugarritasuna azpimarratu dugu. Euskaraz moldatu ez eta pixka bat ulertzen dutenek ze funtzio bete dezaketen ere azaldu nahi dugu. Saretzearekin berriz, guraso euskaldunen eta euskaltzaleen arteko harremanak estutu nahi ditugu.

Askotan haurren erabileran jartzen dugu fokua, oraingoan helduengan. Oso ohikoa da helduek beraien artean erdaraz egitea eta haurrei agintzea euskaraz egiteko.

Hizkuntza ohiturak aldatzea ez da ariketa erraza. Helduen arteko dinamikak, oro har, izaten dira erdarara hurbiltzekoak, baina haurrei gauza bat eskatu eta helduok ez badugu egiten, eredu hori ari gara ematen. Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela eta handitzen direnean erdaraz egingo dutela, hori ikusten baitute. Ez gara ohartzen zenbat gauza ikasten dituzten haurrek gu konturatu gabe.

Ariketa honetan horretan jarri nahi dugu fokua: helduen arteko elkarrizketetan ditugun hizkuntza ohituretan.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Herrietako ekimenak lotura honetan daude.

Urriaren 19an, Iruñean egingo diren jardunaldiei buruzko informazioa lotura honetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]


Biarritzeko turismo-audiogidetan euskararen arrastorik ez

Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.


Iñigo Urrutia
"Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian"

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


2023-06-30 | Sustatu
Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia

Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]


Eguneraketa berriak daude