Hutsegiteak konpondu nahiak aberastu zuen mekanografo baldarra

Ezkerrean, Bette Nesmith Graham eta haren seme Michael Nesmith musikagilea, The Monkees taldeko kide izango zena. Alboan Betteren asmakizun arrakastatsua, mekanografiatzean egindako hutsegiteak zuzentzeko likidoa. Sunshine Factory / Patently Female

Dallas (AEB), 1950. Bette Nesmith Graham (1924-1980) Texas Bank and Trust enpresan hasi zen idazkari, berarentzat eta semearentzat bizibidea lortzeko asmoz, 1946an senarrarengandik legez banandu ondoren haren laguntzarik gabe egin behar baitzuten aurrera.

Nesmith berehala igo zuten mailaz eta idazkari exekutibo izendatu; hala, garai hartan banketxeetan emakumezkoek lor zezaketen postu gorena eskuratu zuen. Langile fina zen, baina mekanografian trebe izatea ez zen haren bertuterik handiena eta, ordenagailuak hedatu aurretik, oker bakar batek orria zaborrontzira bota eta hutsetik hastea esan nahi zuen.

Diru sarrerak handitzeko asmoz eta margotzeko zeukan trebezia baliatuz, banketxeko erakusleihoak apaintzen hasi zen eguberrietan. Inspirazioa orduan etorri zitzaion. Grahamen beraren hitzetan, “artistek ez dute egindakoa baztertzen huts bakar batengatik, txarto egindakoaren gainean pintatzen dute beti, eta artistek erabiltzen dutena erabiltzea erabaki nuen”. Botila txiki bat tenpera zuriz bete zuen eta, akuarelak margotzeko erabiltzen zuen pintzel finarekin batera, bulegora eraman zuen, mekanografia akatsak zuzentzeko.

Hasieran, ezkutuan erabiltzen zuen asmakizun gero eta hobea; semearen kimika irakaslearen laguntzaz pinturaren formula hobetuz joan zen. Banketxeko nagusiek, likido zuzentzailearen berri izan zutenean, errieta egin zioten. Lankideek, ordea, haientzat ere potetxoak egiteko eskatzen hasi ziren. Hala, 1956an produktua merkaturatzea erabaki zuen. Mistake Out izena ipini zion lehenik, eta Liquid Paper aurrerago.

Etxean laborategi modukoa prestatu zuen ekoizpena bermatzeko. Baina etengabe hazten ari zen eskaerak bultzatuta, etxe atzeko lorategian etxola eraiki behar izan zuen. Hamabi urtez hura izan zen enpresaren egoitza nagusia. 1979an enpresak 200 langile zituen eta urteko 25 milioi botilatxo ekoizten zituen. Urte horretan bertan Gillette erraldoiak 47,5 milioi dolarren truke erosi zion enpresa Grahami.

Banketxetik ez zuten berehala kaleratu. Likido zuzentzailea erabiltzea gustuko ez zuten arren, beste aukera bat eman zioten. 1958an, ordea, hutsegite barkaezina egin zuen eta, orduan bai, egotzi egin zuten. Gutun bat mekanografiatzen ari zela, amaieran, banketxearen izena ipini ordez “The Liquid Paper Company” idatzi zuen. Bette Nesmith Graham ez baitzen ona mekanografian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude