Natasha Rueda, Gasteizen euskaldundua:

Astelehen iluntzean ibili da 23. Korrika Gasteizko kaleetan zehar, eta euskaltzaleek hiria aldarriz bete dute. Bertan izan da Natasha Rueda ere, eta prestaketa lanetan zebilela hitz egin dugu berarekin. Kolonbiarra jatorriz, Gasteizen bizi da duela 25 urtetik; Korrika pasa dela probestu eta bere euskalduntzeari buruz hitz egin dugu, besteak beste.

Laudioko larrialdietan berriro medikurik ez dagoela salatu dute

ESK sindikatuak publiko egin du Laudioko Etengabeko Arreta Gunean ez dagoela medikurik eta ez dakitela noiz arte luzatuko den egoera.


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


2024-03-12 | Estitxu Eizagirre
Jorge Riechmann
"'Trantsizio energetikoa' lematzat duen bizimodu inperialak ez gaitu infernutik aterako"

Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]


Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik

Astelehen goizaldean bikotekideari izterrean labankada bat emateagatik, hilketa saiakera leporatu diote 31 urteko gizon bati. Beste gizon bat ere atxilotu dute igande goizaldean.


Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


1.300 urtez, elkarrekin lurra landu eta bizi

Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]


2024-03-08 | Axier Lopez
Ertzaintzak Gasteizen eragindako zenbait zaurituren irudiak argitara eman dituzte

Martxoaren 3ko manifestazioan Ertzaintzak foam jaurtigailuekin eta borrekin zauritu zituen zenbait herritarren argazkiak zabaldu ditu LAB sindikatuak, Poliziaren inpunitatea amaitzeko neurriak exijitzearekin batera.