Nola begiratzen dio euskal plazak Arabari?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mendea urratzean jaio nintzen euskal plazara. Lehenbizi, poetaren etiketa irabazi nuen sariketa batzuei esker. Handik gutxira, kolaborazioak idazten hasteko aukera izan eta, ohartzerako, zutabegile ere bihurtu nintzen. Geroxeago, artean ere mendeak denon begietara berri samarra zirudiela, Mugaldekoak taldea sortu genuen Bera-Gasteiz ardatza baliatuta, literatura eta musika uztartuta. Ondotik ere, mendeak berriaren dirdira galdu ahala, kulturgintzan aritu izan naiz, bakarrik nahiz konplizeen arrimu goxoan. Horretan nabil oraindik…

Kontua da, hogei urtetik gorako bide horretatik, irudipen batek egin didala bisita bisurte berrian: nolabait, plaza horretan gehiago balioetsi izan dutela nire alderdi bidasotarra nire alderdi babazorroa baino; gehiago, nire nafartasuna nire arabartasuna baino. Batez ere, baina ez bakarrik, Bizkai-Gipuzkoetan.

Irudipenek ez dute zientzia mailako kategoriarik. Dena den, zenbait galdera egiteko baliagarri gerta daitezke: neurea bakarrik ote da irudipena? Araban –ez Gasteizen soilik– sortzen den kultura ezaguna da gainerakoan? Nola begiratzen dio euskal plazak Arabari 2024an?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude