Gasteiz Antzokia – Euskararen Etxearen ibilbidea oso luzea izaten ari da. Luzeegia, aukeran. Pasa den mendeko 1990eko hamarkadan euskarazko kulturgintzan ardaztutako erreferentziazko gune bat irekitzeko ideia hasi zen Gasteizen zabaltzen. 2008-2009 urteetan, Eusko Alkartasunaren eta Alderdi Sozialistaren arteko akordio baten bidez, Gasteiz Antzokiaren proiekturako azterketa eta ondorengo proposamena landu ziren, eta Udal Batzak aho batez onartu zuen Gasteizek kulturgune euskaltzale bat izatea. 2014ko urrian, Alderdi Popularra alkatetzaren jabe zen garaian, udalaren eta proiektua lantzearen ardura zuen Lazarraga kultur elkartearen arteko hitzarmena sinatu zen. Ekitaldi horretan, Oihaneder Euskararen Etxea abiatu zen, euskararen babesgune eta arnasgune izan dena 2022ko ekainera bitartean. Hasieratik ere eztabaida iturri izan da Gasteiz Antzokiaren kokapena, hainbat eraikin publikok proiekturako duten egokitasuna proposatu eta aztertu baita urteotan. 2018an, proiektuaren behin betiko kokapena erabaki zen Errementari kaleko Ruiz Bergaratarren jauregian.
Bistan denez, hau bezalako proiektu estrategikoak garatzeko, erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzarako esparruak zehazteak berebiziko garrantzia du. Hiri proiektu bat da, adostasun handiz landutakoa, elkarren esperientzia eta ezagutza baliatzen dituena, baliabideak eta proiektuaren iraunkortasuna bermatzen dituena eta jarduera kulturalen inpaktua eta audientzia handitzeko asmoa duena, besteak beste. Aberastasun soziala, kulturala zein ekonomikoa sortzen dituen ekimena da, zalantzarik gabe. Bakoitzari bere zereginak eta erantzukizunak esleitu zaizkio, baina honelako proiektuetan, harreman desorekatua egon ohi da eta, maiz, erakunde publikoaren jardunak, gardentasun ezak edo-eta kudeaketa desegokiak baldintzatu ohi dute erritmoa, bai eta proiektuaren beraren edo-eta proiektua kudeatzen duen erakundearen bideragarritasuna.
Proiektuaren egoera kezka larriz ikusten ari gara. Izan ere, 2022an Oihaneder Euskararen Etxea itxi zenetik, Gasteiz kulturgune euskaltzalerik gabe dago
Urte hauetan guztietan, Lazarraga Kultur Elkarteak izan du Gasteiz Antzokiaren proiektuaren lidergoa eta proposamen teknikoa zein programazio kulturala lantzen aritu da, 2023ko udazkenean kulturgunea zabaltzeko. Gaur egun ere, lanean segitzen dute eskaintza kulturala, deialdiak eta bestelakoak ireki orduko partekatzeko asmoarekin. 2022ko irailean, duela 18 hilabete, alegia, amaitu ziren jauregiaren obrak eta oraindik ere jauregiko hornikuntza batzuk bideratu gabe daude, ikus-entzunezkoena, esate baterako, nahiz eta aurreko legegintzaldian ardura zuen zinegotziak bideratzen ari zela agindu zuen.
Proiektua behingoagatik martxan jartzeko behar den bultzada ematea eskatzen ari gara egunotan. Espazioaren irekiera behar baino gehiago atzeratzen ari baita, salatu dugun bezala. Proiektuaren egoera kezka larriz ikusten ari gara. Izan ere, 2022an Oihaneder Euskararen Etxea itxi zenetik, Gasteiz kulturgune euskaltzalerik gabe dago. Hiriko erreferentziazko bilgune bat izatea lortu genuen, euskararen arnasgune, euskaraz eroso gozatzeko espazioa, kultur eskaintza zabal, oparo eta parte-hartzaile batekin, publiko guztientzat, eta azkeneko hilabete luze hauetan geratu gara lehengo kultur eskaintza aberatsa eskainiko digun erreferentziazko gunerik gabe, eta B planik gabe.
Jakin badakigu oraingo gobernua ahalegintzen ari dela egoera benetan larri honi konponbidea ematen. Denbora gehiegi pasa da udalak kulturgune berria irekiko zuela agindu zuenetik baina, eskatuta ere, oraindik ere ez dugu irekiera-data zehatzik. Horregatik, egoeraren larritasunaz jabetuta, aspaldian agindu ziren eta falta diren lizitazioak urgentziaz izapidetu daitezela eskatu beharra dago, kulturgune berriak berme osoz ateak irekitzeko.
Gasteiz eredugarria izan da askotan euskararen biziberritzeari dagokionez eta proiektu aitzindariak eta lankidetza molde berriak proposatzen jakin izan du. Espero dezagun aurrerantzean ere erreferentzia berreskuratzea, merezi eta behar dugun plaza berri hau eskura izan bezain pronto.
Rober Gutiérrez, euskaltzalea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]