Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako arazoari” udalak aurkitu beharko diola irtenbidea.
Elkarteak xedapen ofiziala jaso du eta baieztatu da aste batzuk lehenago Lazarraga elkarteari adierazi zitzaiona: 112.817,10 euro itzuli beharko ditu Gasteiz Antzokiaren proiektuaren harira jasotako dirulaguntzengatik. Elkarteak aurkeztutako zuriketan, udalari proposatua zion 50.487,48 euro itzultzea, proiektua prestatzen gastatu gabeko diru kopurua, alegia. Elkarteak prentsa-ohar bidez adierazi duenez, jakinarazpen honetan ez dira zalantzan jartzen elkarteak dirulaguntzaren zuriketan aurkeztutako fakturak eta ordainagiriak, hau da, elkarteak 2023an egindako gastuak eta diru-irteerak bere horretan onartzen dira.
Elkarteak nabarmendu du udalaren erabakiak kalte bikoitza eragingo diola, batetik, kulturgunea kudeatzeko jaso gabeko diru-kopurua dagoelako, eta bestetik, horri, itzultzeko eskatu duena gehitu behar zaiolako. Kulturgunea oraindik ez ireki izanak ondorio larriak izan dituela azaldu du elkarteak. Hala, aurreikusitako diru-sarrerak jasotzeko aukerarik ez du izan elkarteak. Hauek zerrendatu ditu: Sarreren salmentengatik eta izen emateengatik 31.776,00 euro; espazioen eta tabernaren lagapenengatik 6.000 euro; babesleengatik eta beste hitzarmenengatik 41.500,00 euro. Elkarteak dio denera 79.276,00 euro galdu dituela.
Elkartearen ustez, proiektuak ez du “aterabide handiegirik”, Lazarragak ezin duelako itzuli “ez duen dirua”, alegia, proiektuan “udalaren ezagutza eta baimenarekin gastatutako dirua”. Elkarlanean alternatibak bilatuko dituen aldebiko harremana eskatu du Lazarraga kultur elkarteak.
Oztopoz betetako bidea
2022ko ekainera bitartean, euskal kultur eskaintza Oihaneder Euskararen Etxean kudeatzen zuen Lazarraga elkarteak. Urte bereko abuzturako Gasteiz antzokiko lanak bukatuta zeuden eta 2023 urtearen hasieran ateak zabaltzekoa zen. Lazarraga elkartea zen hastekoa eraikina kudeatzen eta kultur programazioa antolatzen. Alabaina, eraikina ez dago prest, hainbat oztopo agertu dira bidean.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]