GKSk poliziaren jazarpena salatu du eta alderdi politikoen isiltasuna deitoratu

  • Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu zituzten, hainbati odol-zauriak egin zizkieten eta 25 lagun baino gehiago zauritu zituzten. Atxilotu bat ere izan zen.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 02an - 10:56

Manifestazioa egin zuten Gasteizen larunbatean, GKSk deituta, gazteek emantzipatu ezin dutela salatu eta etxebizitza unibertsala aldarrikatzeko. Ondoren, gazte batzuk Alde Zaharrean 30 urte hutsik zeraman etxebizitza batean sartu zirela jakinarazi zuten, protesta gisa, "gazteen emantzipatzeko ezintasuna salatzeko".

Etxe horretan ziren gazteei elkartasuna eta babesa adieraztera bertaratu ziren hainbat pertsona, GKSk azaldu duenez. Gauerdian Ertzaintza pertsona horien aurka gogor oldartu zela salatu dute, eta karga bortitzen bideo eta argazkiak ere zabaldu dituzte sare sozialetan.

GKSk salatu du polizia "bere burua biktima gisa" agertzen saiatu dela zenbait komunikabideren "laguntzarekin". Jarrera oldarkorra poliziak izan duela berretsi dute.

Poliziaren jazarpena salatzeaz gain, arduradun politikoen erantzukizuna ere azpimarratu dute. Gainera, adierazgarritzat jo dute "alderdi politiko batek ere ez salatzea gertakariok".

Bukatzeko, larunbat gauean Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitzan sartu ziren gazteek bertan jarraitzen dutela baieztatu dute. Gertatutakoa ikusita, polizia berriro bertaratu daitekeela aurreikusten dute, gazteak botatzera. Dei egin dute gazteen defentsan egin ditzaketen deialdiei adi egotera.

Politika profesionalaren "promesa faltsuak"

GKSk adierazi du etxebizitzaren arazoa konpontzeko beharrezkoa dela doako etxebizitza unibertsalaren alde independenteki antolatu eta borrokatzea.

"Hauteskunde kanpainan ahoa bete dute gazteriaren aldeko mezuekin, gazteriaren lan eta bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartuko dituztela behin eta berriro adieraziz. Baina horiek hitz hutsak besterik ez direla frogatzen dute bart gauekoa bezalako gertakariek", azaldu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte Koordinadora Sozialista
Erkorekak GKSk Gasteizen "eragindako istiluak" salatu ditu eta Ertzaintzaren jokabidea babestu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Guztiontzat kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak aldarrikatu ditu Itaiak

Zaintza sektoreko langileen baldintza txarrak eta zaintza zerbitzuen kalitatearen okertzea salatu dituzte. Sektore feminizatuetan borrokan diharduten emakume langile asko batu dira mobilizazioetara; Correosek eta beste hainbat enpresak azpikontratatutako garbitzaileak,... [+]


GKSk Israelen genozidioan PSOEren "konplizitatea" salatu du eta Ertzaintzak gogor egin du beren aurka

Ostiralean Palestinaren alde egin zuten kontzentrazioan Ertzaintza “gogor oldartu” zela nabarmendu du Gazte Koordinadora Sozialistak.


Eguneraketa berriak daude