Gasteiz, 1937ko martxoaren 31. Espainiar faxistek hamasei preso politiko atera dituzte hiriko espetxe batetik eskuak lotuta. Kamioian sartu, Azazetako mendatera eraman eta bertan tiroz hil dituzte, inpunitate osoz. Gasteizen alderdiek ez dute protestarik egin, alderdiak jada legez-kanpo daudelako. Hiria Europako diktadura faxista luzeena izango denaren putzu sakonean hondoratuta dago jada. Isiltasuna.
Gasteiz, 2024ko martxoaren 31. Igandeko ordu txikiak, Polizia autonomikoak dozenaka gazte sozialista basaki jipoitu ditu kameren aurrean. Odola, oihuak, hezur hautsiak. Poliziaren eraso larriak 70 gazte zauritu ditu, haietarik bost ospitalean artatu dituzte. Gasteizko alderdiek ez dute protestarik egin, isiltasuna. Espainiar diktadura faxistan bezala.
Okupatu berri den etxe hutsa arrakastaz hustu nahiko lukeen Poliziak ez luke ordu horietan jardungo, denbora hartu eta egun argiz saiatuko litzateke emantzipatzerik ez duten gazteei etxea kentzen, etxe hutsa berriz ere hautsari eta arratoiei emateko. Ahalik eta gazte gehien jipoitzea helburu duen Poliziak, ordea, igandeko ordu txikietan egingo luke. Inolako zalantzarik gabe. Polizia autonomikoa jakitun da elkarri besarkatuta, bakean baina tinko dauden gazte sozialistak gupidarik gabe eraso, jipoitu eta zauritu ditzakeela, alderdien isiltasuna lagun, espainiar justizia, lumadun txakur eta kazetari koldarren babesa dutelako.
1976ko martxoaren 3an bezala, Gasteiz polizia-zigorgabetasunaren hiria da. Aurtengo martxoaren 3an odola, oihuak eta hezur hautsiak izan dira berriz ere. Polizia autonomikoak badaki Espainiako Poliziak eraildako bost langileen oroimenezko manifestazioa kameren aurrean eraso dezakeela, manifestariak zauritu eta atxilotu, ezein alderdik ez baitu erasoa gaitzetsiko, espainiar epaitegiek ez baitute poliziak identifikatu, epaitu eta zigortzea aginduko.
Gasteizen Poliziak inpunitate osoz jazarri, eraso eta zauritzen ditu arrazializaturiko pertsonak, gaztetxeroak, gazte sozialistak, nerabeak edota langileak. Poliziaren 600 bideokameren begiradapean, polizia-operazio iraunkor bat da
Zabaldu dezagun hiriko mapa. Gasteizen oraindik hiru tortura zentro daude: espainiar poliziaren komisaria Olagibel kalean, Guardia Zibilaren kaserna Sansomendi auzoan eta Polizia autonomikoaren egoitza Arkautin. Tortura zentro horietan aritutako polizia bakarra ere ez dute atxilotu, polizia bakar batek ez du zigor aipagarririk jaso. Hiru zentro horietako espainiar poliziek badakite inpunitate osoz torturatu dezaketela, diktadura faxistapean bezala, Espainiapean torturatzeak ez baitu inongo ondoriorik, saritu egiten baita. Aski dute torturatuak bere burua zauritu duela esatea, baita hil arte torturatu badute ere.
Gasteizen bada inpunitatez jarduten duen polizia gehiago. Maite dudan kide batek ohartarazi ninduen: "Udal Polizia Espainiako Polizia bezalakoa da”. Udal Poliziak badaki patinetean doan adingabe bat jipoitu dezakeela, alderdiek ez baitute gaitzetsiko, eta inork ez dituelako behin-behinean bada ere erasotzaileak kaleetatik aterako. Nahiz eta poliziak gezurretan harrapatu, nahiz eta jipoia filmatuta izan. Udal Poliziak badaki Gaztetxean sartu eta soinu teknikaria ostiaka atera dezakeela, alderdiek ez dutelako deus esango.
Ez dezagun ahaztu Espainiako Gobernu militarraren egoitza eta Arakako kuartela, non espainiar militarrek zernahi egiteko txeke zuriarekin jarraitzen duten. Agindu soil bat aski dute duela 87 urte inpunitate osoz egin zutena berriz errepikatzeko.
Iragan martxoan, Gasteizko alderdiak udaletxe parean agertu ziren, uniformedun espainiar militar, polizia eta elizaren ordezkari batekin batera. Herriaren aurrean berriz ere txuri-beltzeko irudi bera: indar armatuak, Eliza eta politikariak elkarrekin, espainiar diktadura faxistan bezala.
Gasteizen Poliziak inpunitate osoz jazarri, eraso eta zauritzen ditu arrazializaturiko pertsonak, gaztetxeroak, gazte sozialistak, nerabeak edota langileak. Poliziaren 600 bideokameren begiradapean, Gasteiz beldurraren hiria da, polizia-operazio iraunkor bat.
Herritarrok ezin dugu babesgabe jarraitu. Polizia guztien gainetik, guztiok babestuko gaituen Euskal Errepublika (gehitu jarraian nahi dituzun -ista guztiak) eraikitzea presazkoa da. Askatasun antsia daukagu.
Julen Mendizabal Elezkano
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]