Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen bikotea: lursaila erosi eta lurra prestatzeari ekin zioten, eredu birsortzailean elikagaien ekosistema hornitzailea sortzeko ametsarekin. Geroztik, horretan ari dira, pausoz pauso.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Film bat bukatu eta beste bat hasteko prest da Maider Oleaga zinemagile eta gidoilaria; Donostiako euskara irakasle bakartiaren bizipenak atzean utzi, eta Kuartangoko inguru zabaletara salto egingo du. Zinema egiteko pasioak gidatzen ditu gasteiztarraren urratsak toki batetik... [+]