Erkorekak GKSk Gasteizen “eragindako istiluak” salatu ditu eta Ertzaintzaren jokabidea babestu du

  • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.


2024ko apirilaren 2an - 12:37
Azken eguneraketa: 14:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak sare sozialen bitartez zabaldu du mezua, larunbatetik iganderako gauean Gasteizen izandako gertakarien harira.

Erkorekaren esanetan, Udaltzaingoa eta Ertzaintza “ordena publikoa berrezartzera" joan ziren, "eraikin bat legez kanpo okupatu ostean”. Adierazi du bertan ziren gazteek “segada egin" zietela. Erkorekaren arabera, 200 gaztetik gorako talde batek “oso modu bortitzean" egin zien harrera ertzainei, "ostikadekin, kolpeekin eta objektuen jaurtiketarekin”. Sei ertzain zauritu zirela esan du Erkorekak.

GKSk "Poliziaren jazarpena" salatu du

GKSko bozeramaileek azaldu dutenez, Ertzaintzak 25 pertsona baino gehiago zauritu zituen, horietariko lau ospitalera jo beharra izan zuten, eta pertsona bat atxilotu zuen.

“Poliziaren jazarpena eta Poliziaren arduradun politikoek duten erantzukizuna" salatu nahi izan dute. Gainera, seinalatu dute "alderdi politiko batek ere" ez dituela salatu gertakariak. "Hauteskunde kanpainan ahoa bete dute gazteriaren aldeko mezuekin, gazteriaren lan eta bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartuko dituztela behin eta berriro adieraziz. Baina horiek hitz hutsak baino ez direla frogatzen dute bart gauekoa bezalako gertakariek”, adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!