Osakidetzak fiskaltzara eramango ditu oposizioetako iruzurra salatu duten hirurak

  • Oposaketen inguruan egindako barne ikerketa fiskaltzari aurkeztuko dio Osakidetzak. Erabakiaren arrazoia ez da filtrazioak eman izana, filtrazioak salatu dituzten hiru norbanakoei “iruzur saiakera” leporatu dietela baino.


2018ko uztailaren 19an - 16:36
Osakidetzako iruzurra salatu duten hirurak (Argazkia: El Diario)

Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendariak ostegunean jakinarazi du erabakia, medikuntza alorreko oposaketen gainean salatu diren irregulartasunen harira Eusko Jaurlaritzan egindako agerraldian. Adierazi duenez, fiskaltzaren esku utziko dute Anestesiologia espezialitateko azterketari buruz egin duten barne ikerketa, zeinetan ez den jasotzen filtraziorik eman izana, nahiz eta hiru froga errepikatuko diren eta oposaketara aurkeztu ziren hiru hautagaik irregulartasunak salatu dituzten. Kontrara, ikerketak salaketa egin duten norbanakoek “iruzur saiakera” egin dutela jasotzen du ikerketak.

Marta Macho, Manuel Martinez eta Roberto Sanchez dira oposaketetako iruzurra salatu duten hiru norbanakoak. Oposaketetan filtrazioak eman zirela egiaztatzeko helburuarekin fiskaltzara zein Arartekora jo zuten, baina arrakastarik ez zuen izan saiakerak. Hala bada, azterketako epaimahaiko zenbait kiderengana jotzea erabaki zuten, hauek azterketako galdera eta argibideak luzatzen ote zizkieten probatzeko. Osakidetzak “iruzur saiakera” egotzi die jokaera horrengatik.

Kardiologia eta Angiologiako kategoriak ere ikertu dituztela eta hauetan ere filtraziorik eman ez dela gehitu du Mujikak, nahiz eta Kardiologiako epaimahaikide batek irregulartasunak eman direla baieztatu El Diario egunkariari. Dena dela, azterketak errepikatu egingo dira. Mujikak azpimarratu du zuzenketekin eta galderak formulatzeko erarekin lotutako arazoak daudela guztiaren atzean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude