Michel Houellebecq-en 'Sumisioa': dekadentzia gaur da

  • François Bayrou, Tariq Ramadan, Jean-François Copé, Marine Le Pen, Florian Philippot, Jules Ferry, François Hollande, Barbier, Onfray eta ez dakit zenbat izen ezagun baino gehiago dauzkan liburu bat da hau. Baina ez da saiakera. Ez da azken hamarkadetan gainbeheran dagoen Frantziako beste best-seller hura ere –Eric Zemmour-en Le suicide français–. Nahiz eta bataren eta bestearen argitalpenen artean bi hilabeteko tartea soilik igaro zen. Michel Houellebecqek idatzi du. Eta bere liburu interesgarriena da Sumisioa (Meettok 2015). Ez da –kritika negatibo gehienak horretan zentratu badira ere– probokazioz jositako liburu bat. Alegia. Ez da aurreko liburuak baino misoginoagoa, arrazistagoa, eta finean, klasistagoa. Baina bada, lehenengo aldiz, beldurrik gabe eta egungo Frantziako politikari buruz agerian idatzi duen lehena.


2015eko azaroaren 20an - 11:33
Michel Houellebecq idazle frantziarraren azken nobela euskaraz publikatu du Meettok argitaletxeak.

Sumisioa argitaratu arte bi sektore nagusirengan izan du arrakasta Houellebecqek. Lehenak hirietako progreak ziren, bizitza fineko burges txikiak, unibertsitarioak, antiarrazista toleranteak, Houellebecqen poesiari eta nobelei sorbaldaren gainetik begiratzen zioten: herri atzeratua ikusten zuten, Fronte Nazionaleko langile potentziala. Bigarrenek euren buruak ikusten zituzten: langile klaseko irakurleak ziren, idatzita aurkitzen zuten “haiek esan nahi baina ausartzen ez zirena”, sartzen zen gazte sexuatuekin eta zahar inpotenteekin, barre egiten zien etorkinei eta barre aitzurlariei. Hori baita Houellebecqen literaturak –liburu honetara arte– funtsean egin duena: mundua mespretxatu.

Antizipazio nobela da (2022ko Frantzian kokatua) propositiboa delako. Historiako une labur batez laikoa izan den herrialde baten ber-erlijiotzeaz hitz egiten digu. Ideien bataila eskuin liberalak irabazi duen herrialde batean gaude (148. orrialdea). Aurrez egon zen islamaren inguruko beste alderdi bat –fikziozko– Tariq Ramadanek gidatua baina ezker antikapitalistarekin lotura zuen eta ez zuen aurrera egin. Mohamed Ben Abbes-en Anaiarte Musulmanak (frantsesezkoan Fraternité Musulmane –kasualitatez Fronte Nazioanalaren FNren antzekoa–) Frantziaren aldaketa ez du muturreko erlijiotik planteatzen, baizik eta tradiziotik, lasaitasunetik, nolabaiteko hirugarren munduarenganako atxikimendutik, Mediterraneoaren bi aldeen arteko anaitzatik.

Funtsean, Frantsesek haien bizitzak zerbitzu sekretuen esku uzteko inolako arazorik ez duten egunotan (%84k Figaroren inkesta egin berri baten arabera) “sumisiorik erabatekoena da giza zoriontasunaren gailurra” (249. orrialdea). Pertsonen %99aren azpiratzea handitzen da, emakumeena bereziki: “Bada harremanik emakumearen gizonarekiko sumisioaren [...] eta gizonaren Jainkoarekiko sumisioaren artean, islamak ikusten duen gisan”. Emakumearen marjinazioa gutxinaka planteatzen da –Marie-Françoisen pertsonaiaren bidez, unibertsitateko irakasle ezagun izatetik etxeko andre izatera (147. orrialdea)–. Horregatik ez nuke esango –euskarazko argitalpeneko kontra-azalean hala esaten bada ere– “amesgaizto baten modura garatzen” denik sumisioa. Frantzia menperatua, hortxe dago: ahulak ahultzen dituena, indartsuak indartzen.

Bada, ultra-ezkerraren despiste kulturalarekin bat eginda, liburua boikotatzeko dei egin duen jendea –Edwy Plenel Mediaparteko zuzendaria, adibidez–. Baina Sumisioari jaramon egin nahi ez izatea da gaur egungo Frantzia dekadente, beldurti eta –zentzurik okerrenean– erreakzionarioenari jaramonik ez egitea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-10 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
"Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean"

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


Eguneraketa berriak daude