Marka guztiak hautsi ditu aurtengo mahats-bilketak Arabako Errioxan

  • Errioxa Kontseilu Arautzaileak egin du dagoeneko aurtengo mahasti-bilketaren gaineko lehen balorazioa. Emaitza "oso onak" jaso direla nabarmendu du. Kalitatea eta kopuruari dagokionez, "aparta" izan dela gaineratu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 21ean - 14:43
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kopuruari dagokionez, marka guztiak hautsi dituzte aurten. Arabako Errioxan, denera, 92,9 milioi kilo mahats batu dituzte. Pasa den urteko datuekin alderatuta, iragarri dute nabarmen igoko dela ekoizpena; iaz, 89,2 milioi kilo jaso zituzten.

Kontseilu Arautzailearen arabera, irailean eta urrian egindako "ezohiko" eguraldiak eragin zuzena  izan du emaitza bikain horietan. Horrekin lotuta, honakoa azpimarratu du asteon kaleratutako oharrean: "Azken bi hilabeteotako klimatologia oso onuragarria izan da mahatsaren osasun aparta mantentzeko, eta, mahasti bakoitzak heldutasun egokia lortu duenean bilketaren aukeratze-prozesu aproposa egin ahal izateko".

Iragan urteko mahats-bilketa goiz samar hasi zen eta urriaren erdialderako bukatuta zegoen. Aurtengoaren berezitasuna, aldiz, iraupena izan da; ia bi hilabetez luzatu egin da eta.

442,4 milioi kilo

Arabako eskualdean lortutako kopuruez gain, Errioxa osoko datuen berri ere eman du Kontseilu Arautzaileak. Guztira, 442,4 milioi kilo jaso dira 62.641 hektareatan banatutako lursailetatik. Mahastien ezaugarrien inguruan, 58.016 hektareetatik ardo beltza sortzeko mahatsak hartu ziren; eta gainerako 4.625 hektareetatik, zurietarako.

Hori guztia kontuan izanda, 318,5 milioi litro ardo ekoiztuko direla aurreikusi du Kontseilu Arautzaileak. Azken emaitzak, baina, otsaila amaierarako edo martxorako izango dituzte prest.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2025eko abenduaren 10
Sagastietako bioaniztasuna
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti

2025eko abenduaren 10
Sagarraren ekoizpen kostuak
Sagardoa merke… baina noren bizkar?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!