Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

  • Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.

Iragan maiatzean egin zuten barazki landaketa. Marienia ez hunki
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2025eko irailaren 3an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Datorren larunbaterako hitzordua luzatu dute Marieneko lurretan, Kanbon. Uzta biltzeko tenorea dela egin dute aldarri, iragan maiatzean lurra irauli eta barazkiak landatu ondotik. Lur sagarren bilketa egingo dute, lau tona dituzte aurreikusiak, eta ondoren salmenta solidarioa. Ostean, hitz hartzeak eta aperitifa alaitua.

Okupazio festa alai eta politikoa izanen da. Guztiaren aurretik, 10:00etan, elkarretaratzera eta asanbladara deitu dituzte, azken notizien berri emateko. Izan ere, joan den uztailean lur sailen salmenta berri bat izenpetua izan da jabeen (Salagoity Colbert indivision) eta Bouygues Immobilier agentziaren artean: 3,76 hektareako lur azalerarentzat, 2.620.000 euro ordaintzeko prest agertu da eroslea.

Marienia ez hunki mugimendutik jakinarazi dutenez, 2021ean sinatu eta joan den apirilean bukatua zen lehen hitzarmena ordezkatuko du dokumentu berriak, azalera berdinarekin baina 450.000 euro gutxiago ordainduta. Oroitarazi dutenez, bestalde, engaiamendu berria izenpetu denez, bi hilabeteko epe bat ireki da orain, non Euskal Elkargoak lurrak erosteko eskubide lehenetsia baliatu ahal duen, etxe-agentzia horrek erostea oztopatzeko. 

Irailaren 9an, epaiketa

Otsailean gibelatu zuten irailera hiru militanteen aurkako epaiketa. Datorren asteartean izango da, irailaren 9an, Baionako auzitegian. Pertsona horiei sustengua adierazteko hitzordua egin du Marienia ez hunki mugimenduak, 13:00ean.

2024ko apirilean, Marienia ez hunki kolektiboko kideek eginiko ekintzan, Kanboko auzapez Christian Devèze erori egin zen bultzada batean. Hautetsien kontrako bortizkeria eta Poliziari DNA eta lagin biologikoak emateari uko egin izana leporatzen diete Filipe Laskarai, Patxi Laskarai eta Benjamin Charroni. Kanboko auzapezak, herriko etxeak eta herriko funtzionario batek pausatu zuten salaketa.


Lurraren espekulazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...