Piratetatik eta Karmenetatik ere kanporatu dute sexu erasoak egitea egotzitako Donostiako kidea

  • Emakumeen kontrako hainbat eraso egiteagatik aste honetan Sortuk kanporatu duen Donostiako militantea, Alde Zaharreko Jai Batzordetik eta Donostiako Piratetatik ere bota dutela adierazi dute eragileok. Bi jai guneotara sartzea debekatu diote. Eraso sexisten kontrako argazkia atera dute Donostiako Alde Zaharreko bizilagunek.

Eraso sexisten kontrako argazkia atera dute Karmengo Jaietan (Arg: Malen Aldalur)

Donostiako Piratek ostegun arratsaldean egindako bilera zabalean erabakitakoa jakinarazteko oharra argitaratu dute: Lehenik eta behin pertsona horrek erasotuak izan diren emakume guztiei babesa adierazi diete. Barne prozesu bat abiarazteko konpromisoa hartu dute, "halako erasorik edo bestelakorik berriz gerta ez daitezen neurriak hartzeko".

"Erasotzailea Donostiako Piraten mugimendutik eta gune guztietatik kanporatua izango da berehala. Beraz, ez da onartua izango mugimenduko partaide gisa eta ezingo du inola ere Piratek antolatutako ekimenetan parte hartu, ez aktiboki ezta pasiboki ere. Gure espazioak gune askeak izatea nahi dugu, pertsona guztiek sentitu behar dute eroso bertan, hori lortzeko lan egiten dugu eta horregatik azpimarratu nahi dugu honleko jarrerak ez ditugula inola ere onartuko".

Donostiako Piratek mugimenduko kideen artean deitutako bilera irekian 90 lagunetik gora bildu ziren ostegun arratsaldean.

Karmengo jaietara sartzea debekatu diote Sortutik kanporatu duten militanteari

Karmengo jai batzordeak ere azaldu du jai batzordeko kidea zenez pertsona hau, batzordetik bota eta jai gunera sartzea debekatu diotela, Irutxuloko hitza-k jaso duenez.

Donostiako Kaiko Karmengo jaiei hasiera ematearekin batera eraso sexisten kontrako argazkia atera dute “Ez hemen, ez inon, erasotzailerik ez” eta “Erasorik ez, erantzunik gabe” leloa zuten pankartekin. Emakumeak festan “aske” izan nahi dutela adierazi dute eta autodefentsa feministarako deia egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude