Sortuk Donostiako militante bat kanporatu du emakumeen aurkako erasoak egitea egotzita

  • Sortuk prentsara zabaldu duen ohar batean azaldu duenez, "jasotako lekukotza eta datuen arabera, Donostiako militante ezagun batek, bere militante kondizioa aprobetxatuta, eremu eta afera batzuetan erreferentziala zena, engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazteen argazkiak biluzik lortzeko". Ezker abertzaletik kanporatzeko prozedura abiatu dutela jakinarazi dute.

ARGIA @argia
2017ko uztailaren 12a

Sortuk militanteen artean zabaldutako zirkularrean batetik, eta prentsara bidalitako oharrarekin bestetik, "babes osoa" agertu nahi izan die pertsona horren jarduerak kaltetu ahal izan dituen emakumeei, eta euren esku jartzen ditu bere baliabide guztiak.

Gertaerak "aho betez" salatzen dituela jakinarazi du, baita "sexu erasoen aurrean zero tolerantzia izaten jarraituko duela ere, edozein direlarik ere erasoen egilea eta erasoaren tamaina".

Mugimendu feministatik edo bestelako eragile sozialetik burutu ahal diren erantzun dinamikak babestuko dituela adierazi du Sortuk.

 

Kanal hauetan artxibatua: Sortu  |  Donostia

Sortu kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-20 | Lander Arbelaitz
Sortu: "Espainiako Estatua ez dago prest biolentziari uko egiteko"

Sortuk presazko agerraldia egin du gaurko atxiloketak salatu eta irakurketa politikoa egiteko. Azpimarratu dute badirela sektoreak Espainian aurreko zikloan erosoago zeudenak, etekin politikoa ateraz egoerari. "Ez dute eskaintzarik EH eta Kataluniarentzat". Protestak deitu dituzte Euskal Herriko herri eta auzoetan gaur.


2018-02-14 | ARGIA
Portu eta Sarasolaren kondenak berrikusiko al dituzte Estrasburgoren epaiaren ostean?

Igor Portu eta Mattin Sarasolari jarritako kartzela-zigorrak berrikusi daitezela eskatu du Sortuk, asteartean Europako Giza Eskubideen Epaitegiak emandako epaiaren ondoren: Estrasburgok Espainia kondenatu du biei kalte-ordainak ematera, jasandako tratu txarrengatik.


Fauna publikoa
Abuztua ere hortxe dugu

“Antonio Gramscik erakutsi zigun hegemonia kontzeptua / sombrilla baten azpian puskaz hobe izango da ulertua”, kantatzen zuen Los Carradine taldeak La clase obrera kantan, zeinak deskribatzen duen, “alienazio” eta “gainegitura” artean, langile klasea nola doan paradisura… Marina d’Or-era. Kontua ez baita asturu txarreko belea izatea “winter is coming” esaka. Abuztua hortxe dugu, optimista izanez gero.


2017-09-18 | Xalba Ramirez
Arkaitz Rodriguez proposatu dute Sortuko idazkari izateko, Otegiren ordez

Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari izateko. Larunbatean Iruñean egingo den konferentzia politikoan berretsi ezkero, Arnaldo Otegiren ordezkoa izango da Rodriguez.


2017-08-07 | Xalba Ramirez
Kepa del Hoyoren omenez milaka lagun batu dira Galdakaon

8.400 lagun bildu dira (GARA-ren zenbaketaren arabera) larunbatean Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko Sortuk, Ernaik eta LABek deitutako manifestazio nazionalean.


2017-08-04 | ARGIA
Turismoaren kalteak hiri-ereduarekin lotu ditu Sortuk eta salaketarako ordua dela defendatu

Turismo ereduaren inguruko eztabaidaren harira, Sortuk irakurketa plazaratu du. Turismoa zuzenean hiri-ereduarekin lotzen du alderdi independentista ezkertiarrak.


2017-08-02 | Xalba Ramirez
Argazki bilduma: Kepa Del Hoyoren heriotza salatzeko protestak

Senide eta ezker abertzaleko kideekin batera ekarri dute goizaldean Galdakaoko beilatokira Kepa Del Hoyoren gorpua eta Boluetan lehen harrera egin ostean. Asteartean Euskal Herri osoan zehar mobilizazioak egin dituzte Ernaik, LABek eta Sortuk deituta.


2017-08-01 | Xalba Ramirez
Kartzelan hil den Kepa Del Hoyok zigorraren bi herenak beteak zituen

Badajozeko espetxean kirola egiten ari zen bitartean eman zion bihotzekoak Kepa del Hoyo euskal preso politikoari, pasa den igandean. Haserrea erakutsi eta hainbat mobilizazio deitu dituzte EH Bildu, Sortu, Ernai, LAB eta AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak.


Txapartegiren estradizioaren kontra, Suitzako enbaxada aurrean

Nekane Libre plataformak, Askapenak, Bilgune Feministak eta Sortuk deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, Bilbon dagoen Suitzako enbaxadaren aurrean, Nekane Txapartegiren estradizioaren kontra azaltzeko. Asteasuarraren asilo politikoa eskatu zuten eragileek, izan ere, Suitzako Justizia Federalak bigarren aldiz berretsi du Txapartegi Espainiaren esku uztea.


Donostiako gertakizunen inguruan

Jada mila aldiz hitz egin dugu azken astean Donostian jazotako eraso sexisten inguruan, kalean eta etxean, lagun eta militante kideekin. Eta oraindik ere tripak mugitzen zaizkigu gaia tratatzen dugun bakoitzean. Hala ere, berriz ekarriko dugu mahai-gainera, beharrezkoa den bakoitzean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude