Gomazko pilota batek tirokatuta, emakume batek ezkerreko begiko ikusmena gal dezake Bartzelonan

  • Esquadra Mossoek jaurtitako gomazko pilota batek ezkerreko begian ikusmenik gabe utz dezake 42 urteko emakume bat Bartzelonan. Asteazkeneko greba orokorraren karietara antolatutako manifestazio batean kargatu zuen Kataluniako polizia autonomikoak eta emakumeak, zaurituta, Sant Pau ospitalera joan behar izan zuen. Ospitalean begia salbatzea lortu zuten baina ikusmena galduko du ziurrenik.


2012ko azaroaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bartzelonan zauritutako emakumea (argazkia: Edu Bayer / Eldiario.es)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Felip Puig Kataluniako Generalitateko barne sailburuak ukatu egin du Esquadra Mossoek emakumea zauritu zen inguruan tirorik jaurti zutenik.

20:30ak inguruan Passeig de Gràcia eta Katalunia plazaren artean jaso zuen tiroa emakumeak. Stop Bales de Goma mugimendua erasoaren irudiak eta lekukoak bilatzen ari da info@stopbalesdegoma.org e-posta helbidean.

Poliziak erabiltzen dituen gomazko pilotak arma arriskutsua direla behin baino gehiagotan frogatu da. Euskal Herrian, Iñigo Cabacasen heriotzaren ondoren mota horretako materialei buruzko eztabaidak zeresana eman zuen, EAEko Herrizaingo Sailak piloten erabilera mugatuko zuela iragartzeraino. Dena den, bai Ertzaintzak, bai Esquadra Mossoak bezalako indar polizialek gomazko pilotak erabiltzen jarraitzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

2023ko martxoaren 13
Begiz begi

2020ko uztailaren 3
25 urte Rosi Zarra hil zenetik
Egia zor diete

Eguneraketa berriak daude