Autopsiak frogatu du Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuela

  • Iñigo Cabacas Ertzaintzak botatako pilotakada baten kolpearen ondorioz hil zen autopsiak argitu duenez. Lehen datuek diotenez, 28 urteko gazteak buruan zuen zauria Ertzaintzak erabiltzen duen gomazko pelota batek sortzen duenarekin bateragarria da. Golpeak buruhezurra hautsi zion, honek hemorragia eragin zuen, eta azkenik, heriotza. Lekukoek salatu dutenez, 20-30 metrotik buruaren altuerara egin zuten tiro ertzainek. Heriotza salatzeko, manifestazioa deitu dute gaur 20:00etan Algortan. Cabacasen aldeko hileta elizkizuna berriz, bihar izango da 19:30ean Bilbon.


2012ko apirilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Atzo egindako omenaldiaren irudia

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak heriotzaren aurrean "atsekabea" azaldu du eta gertatutakoa ikertzen jarraitzeko asmoa agertu du. Horrez gain, Eusko Legebiltzarrean azalpenak emango dituela jakinarazi du. 

Ezker Abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibaren arabera, Cabacas, "gure herriak jasan duen indarkeria polizialaren azken biktima da". Indar polizialek indarkeria "inolako ardurarik gabe eta era zigorgabean" erabiltzen dutela salatu eta Ares-en dimisioa eskatu zuten atzo Bilbon egindako agerraldian. EAJ-ko Iñigo Urkulluk gertakariak sakon aztertu behar direla esan du. Gauza bera adierazi du Ezker Batuak ere, "alde handiak daudelako polizia eta lekukoen bertsioen artean".

Gertakaria salatzeko ehunka lagun bildu ziren atzo Maria Diaz de Haro kalean Ez dago eskubiderik, Iñigo gogoan zaitugu! lemapean burututako omenaldian. Isilik gogoratu zuten Cabacas eta senide eta lagunek lore eskaintza egin zuten Cabacas zauritu zuten lekuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude