Eusko Jaurlaritza gomazko pilotak ordezkatzea aztertzen ari da, Aresen arabera

  • Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak Radio Euskadin azaldu du Iñigo Cabacas basauritarraren heriotzan posible izan dela “Ertzaintzaren aldetik arduragabekeriaren bat egotea” eta ikerketa "azken ondorioetaraino" eramango dutela esan du. Horrez gain, adierazi du gomazko piloten erabilera ordezkatzea aztertzen ari direla. Europar Batasuneko gomendio baten arabera 2012tik aurrera gomazko pilotarik ez lukete erabili behar segurtasun indarrek. Bihar azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarrean. Hemen entzun dezakezu elkarrizketa:


2012ko apirilaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iñigo Cabacas Ertzaintzak botatako pilotakada baten kolpearen ondorioz hil zen autopsiak argitu duenez. Lehen datuek diotenez, 28 urteko gazteak buruan zuen zauria Ertzaintzak erabiltzen duen gomazko pelota batek sortzen duenarekin bateragarria da. Golpeak buruhezurra hautsi zion, honek hemorragia eragin zuen, eta azkenik, heriotza. Lekukoek salatu dutenez, 20-30 metrotik buruaren altuerara egin zuten tiro ertzainek. Heriotza salatzeko, manifestazioa egin zuten atzo Algortan. Cabacasen aldeko hileta elizkizuna berriz, gaur izango da 19:30ean Bilbon.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
Eguneraketa berriak daude