Absolbitu egin dute Atarrabiako gazte bati gomazko pilotarekin begia lehertu zion polizia

  • Oso gertutik jaurtitako pilota baten ondorioz begi batetik erdi itsu geratu zen Aingeru Zudaire gaztea 2012an, greba orokor baten testuinguruan izandako protestetan. Orain, Nafarroako Lurralde Auzitegiak absolbitu egin du pilotakada eman zion Espainiako Polizia.


2019ko urriaren 3an - 17:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ahotsa.infok eman du Nafarroako Lurralde Auzitegiaren epaiaren berri. Auzitegiak onartzen du Zudaierek jasandako zauriak –ezker begiko ikusmenaren zati handi bat galdu du– pilotakadaren ondorioz izan direla, baina gertaera horietan ez dagoela "lesio deliturik". Hala, pilota jaurti zuen poliza absolbitu egin du.

Akusazioak bost urteko kartzela zigorra eta denera 108.000 euroko kalte-ordaina eskatzen zuen auzipetutako poliziarentzat, baita inhabilitazioa ere. 2012ko irailean greba orokorra deituta zegoen egunean, Iruñeko Sarasate pasealekuan pilota jaurti zion kaltetuari oso distantzia laburretik agenteak eta begia lehertu zion.


Gomazko pilotak kanalean gehiago
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

2023ko martxoaren 13
Begiz begi

2020ko uztailaren 3
25 urte Rosi Zarra hil zenetik
Egia zor diete

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.