Identifikatu dute Kataluniako erreferendumean gomazko pilota bat tirokatuz herritar bati begia kendu zion Espainiako Polizia

  • 2017ko urriaren 1ean Espainiako Poliziak tirokatutako pilotakadaren ondorioz begietako bat galdu zuen Roger Españolek. Iridia zentroak jakinarazi du tiroa egin zuen polizia identifikatu duela. Datuak Bartzelonako epaitegiaren esku jarri ditu.


2019ko ekainaren 19an - 12:05
Roger Español. Argazkia. El Salto.

Kataluniako erreferendumaren egunean Espainiako indar armatuen oldarraldiak ugariak izan ziren. Horietako bat Bartzelonako Ramon Llull eskolan egin zuen Espainiako Poliziak. Gomazko pilotak jaurti zituzten eta horietako batek Roger Español herritarraren begian jo zuen.

“Saiatu dira [tiroaren egilea] nor izan zen jakin ez dezagun baina lortu dugu, lan kolektibo askori esker” adierazi du Giza Eskubideen eta Eskubide Zibil eta Politikoen defentsan aritzen den Iridia zentroak.

Anaïs Franquesa abokatuak identifikazioaren oinarria grabatutako irudien azterketa izan dela azaldu du prentsaurrekoan. Zentroak kontratatutako peritu kriminologo independiente batek urtebete eman du irudiak aztertzen.

“Errepresioa ez bada gelditzen, gu ere ez”

Prentsaurreko berean, Roger Españolek prozesu judiziala amaieraraino eramateko borondate osoa adierazi du: “Errepresioa ez bada gelditzen, gu ere ez”.

Iridiako abokatuek, halaber, epaitegiari eskatu diote polizia operatiboaren buruetako bati ikertu bezala testigantza hartzea. Español zauritu ostean poliziek egin zituzten beste bi tiroren arduradun egiten dute abokatuek. Zauritua lurrean zegoela ingurura egin zuten tiro, kazetari batzuk hura artatzen ari zirela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Hainbat protesta deitu dituzte Tolosako polizia-kargak salatzeko

16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Eguneraketa berriak daude