Errigora 2017-2018: lurra eta euskara ardatz, zubiak eraikitzea xede

  • Errigoraren Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina hastear da. Herrilana lelopean, urriaren 26tik azaroaren 14ra bitartean izango da kanpaina, eta ekimenaren nondik norakoak azaltzea izango da helburua. Hasierako ekitaldia Oarsoaldean izango da.


2017ko urriaren 20an - 10:03
2017-2018 kanpainako kartela (Argazkia: Errigora)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zubigintza sendotzea izango da aurtengo erronka nagusia. Harreman berriak eraiki eta ekimenaren mugak zabaltzea. Herrilana aukeratu dute lelo gisa, eta proiektuaren “elkartasuna, auzolana eta burujabetza” islatu nahi dituzte. Bideo bat aurkeztu dute aurtengo helburuen berri emateko.

Pasa den urtean bezala, ikasturte honetan ere bi dira ekimenak eskaintzan dituen saskiak: zuria eta beltza. Lehena Errigoraren hastapenetatik mantentzen den sorta da. Bigarrena, aldiz, berrikuntzekin dator. Errigora.eus webgunean egin daitezke eskaerak.

Orain arte eginiko ibilbidea oparoa izan delakoan dira; halaber, ezinbestean, “lanean jarraitzea funtsezkoa” dela jakitun dira Errigorako kideak. Nafarroaren hegoaldean euskararen normalizazioa hauspoa hartu dezan, lurra eta euskara batu dituzte, ekoizpen eredu bat ardatz hartuta. Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubiak eraikitzea lortu dute, eta auzolana eta burujabetza sendotu dituzte.

Aurtengo ekitaldi nagusia azaroko lehen astean izango da: Porrotxek, ekoizleek, Euskal Herri zabaletik saskiak prestatzera hurbildutako bolondresek, eta Erribera aldeko euskaltzaleek, besteak beste, inoizko elkarlanik handiena irudikatuko dute, Ablitasen, Nafarroan.

Aurrerago egitasmo gehiagoren iragarriko dituzte, Errigorako saskiak Euskal Herriko txoko guztietara iritsi daitezen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!