Ereinotz koroa kendu dute Nafarroako Jauregitik

  • Memoria Historikoaren Legeak agintzen du Francoren aldeko borroka goraipatzen duen ikurra kentzeko; haatik, 1951tik egon da Nafarroako Gobernuaren egoitzan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 6an - 08:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteartean erauzi zuten 'laureada' Nafarroako jauregitik, obra hasi eta zazpi egunetara, uste baino askoz azkarrago, beraz, lanek hiru aste irautea aurreikusi zuten eta.

Ekainaren 29an erabaki zuen Gobernuak ereinozduna kentzea, izan ere, frankismoa goratzen du. 1937an eman zion Franco diktadoreak Nafarroari, 1936ko kolpean frankismoaren alde borrokatu ziren nafarrak "omentzeko".

Jauregian, 1951an jarri zuten. UPNk ez du kendu agintean egon den urte guztietan, Memoria Historikoaren Legea urratuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude