EAEko Ahal Dugu, barne antolaketa zehazteko primarioetan murgilduta

  • Primarioak abiatuko ditu EAEko Podemosek bere zerrendaburuak aukeratzeko eta urtarrilaren 2an jakingo dira emaitzak.


2014ko abenduaren 11n - 09:53
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Podemosek EAEko 30 herritan izango ditu egiturak. (Arg: Podemos)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Estatuan taldea finkatu ostean, Podemos-Ahal Dugu probintzietan eta autonomia erkidegoetan osatzen hasiko da.

130 pertsona aurkeztu dira idazkari nagusi izateko edo herritarren kontseilua osatzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan (idazkari nagusi izateko hautagaiek antolakuntzari eta ildo politikoari buruzko dokumentu bat aurkeztu dute, herri eta hiri bakoitzerako proposatzen duten antolamendu-eredua zehaztuz).

Ia 10.000 lagun, alderdiaren arabera

Alderdiak eskainitako datuen arabera, EAEn 9.978 pertsonak eman dute izena dagoeneko, eta 30 herritan izango ditu egiturak, 19 Bizkaian, 8 Gipuzkoan eta 3 Araban.  

El Diario-k jaso duenez, herri eta hirietako prozesuaren ondoren, prozesu autonomikoari ekingo dio EAEko Podemos-Ahal Duguk idazkari nagusia hautatzeko. Erkidegoko hiru hiriburuetan zenbait hautagai aurkeztu dira jada.

Udal eta Foru hauteskundeetan zer?

Bestalde, datozen udal hauteskundeetan ez da Podemos-Ahal Duguren zerrendarik izango, izen horrekin behintzat, El Diarion irakurtzen denez; baina aurkezteko beste moduak aztertzen ari dira. Foru hauteskundeetan aurkez daitezke, baina ez dute erabaki oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
Eguneraketa berriak daude