Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

  • Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten duten diskurtsoekin apurtzea eskatzen dugu".

Asierrek, sudurra apurtu zioten 23 urteko gazteak, erasoak jasaten dituztenen ahalduntzean jarri du fokua.

2024ko urtarrilaren 16an - 05:19

Bilboko eraso homofoboa abiapuntu hartuta, Isa González legebiltzarkideak galdera ugari egin dizkio Jaurlaritzari, idatziz erantzuteko: zenbat eraso LGBTIfobiko kuantifikatu zituzten 2023an EAEn eta gora egin al dute erasoek? Kasu batzuk ezkutuan geratzen direla jakitun, datu erreala lortzeko ahalegin handiagoa egiteko asmorik al du Jaurlaritzak? Eraso LGBTIfobikoei aurre egiteko zein neurri hartzea aurreikusten du Jaurlaritzak? Eraberean sarea nahikoa ezaguna al da, kolektiboko jendeak jotzen al du bertara erasoak salatzera, nola ezagutarazi sarea, nahikoa baliabide al ditu?

Eraberean sarea Eusko Jaurlaritzaren baitako sarea da eta diskriminazio egoerak jasan dituztenei laguntzea du helburu. Funtzioen artean ere baditu, besteak beste, prebentzioa, pedagogia, kontzientziazioa eta sentsibilizazio soziala.

Disidentzia sexualek sistema zisheteropatriarkala kolokan jartzen dute eta "horregatik, gure aurkako gorrotoa eta biolentzia areagotu egin da, askotan instituzioen eta hedabideen laguntzaz"

"Ez dago erantzun polizial posiblerik"

LGBTI+ kolektiboak zer eskatzen dio administrazioari? EHGAM Bilbo+ taldeak ARGIAri erantzun dionez, zisheteronorma eta binarismoa babesten duten diskurtsoekin apurtzea, diskurtso horiek "gure bizitza arriskuan" jartzen baitute, "gure existentzia ukatzera heltzen dira". Azken buruan, disidentzia sexualek sistema zisheteropatriarkal hori kolokan jartzen dute eta "horregatik, gure aurkako gorrotoa eta biolentzia areagotu egin da, askotan instituzioen eta hedabideen laguntzaz". Gorrotoaren diskurtso eta praktikak elkar lotuta doazela ulertzen du taldeak: "Feminismoak eta transfeminismoak aurrera egin duen honetan, erantzun erreakzionarioa, hau da, faxista, antolatu eta handitu egin da: matxismoa, transfobia, homofobia... Gorroto eta praktika horiek apurtzea beharrezkoa da".

Arazoa egiturazkoa dela eta erasoen aurrean erantzun polizial posiblerik ez dagoela garbi utzi du taldeak.

Sudurra apurtu zioten 23 urteko Asierrek berriz, erasoak jasaten dituztenen ahalduntzean jarri zuen fokua, ARGIAri emandako elkarrizketan: "Erasotzaileak ezin dira erantzunik gabe geratu, erantzun fisikoa edo ahozkoa, baina erantzuna, zeren zure burua kikildu dezaten uzten baduzu, kikilduta emango duzu bizitza osoa".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTfobia
Kontzientziazioa “handitu” dela ondorioztatu du Iruñeko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiak

Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean 34 erasoren berri izan duela; iaz baino zortzi gehiago. Behatokiak ustetan du zerbitzua geroz eta ezagunagoa delako izan daitekeela.


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Bi homofobok sudurra apurtu diote Asierri Bilbon: "Kikilduta nahi gaituzte, erantzun egin behar zaie"

Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Elantxoben eta Bilbon eraso LGTBfoboak salatu dituzte

Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.


Eguneraketa berriak daude