Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

  • Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.

Lander Martínez, Sumar Mugimenduako bozeramailea ETBko elkarrizketan. Argazkia: ETB

2024ko otsailaren 22an - 11:29

Galiziako hauteskundeetako emaitza txarren ondoren, azken egunetan Sumar Mugimendua, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak eta Elkarrekin Ahal Duguko militanteak sinadurak biltzen aritu dira, lau talde politikoak elkarrekin aurkeztu daitezen Eusko Legebiltzarreko hurrengo hauteskundeetara. Hala ere, koaliziorik ez dela izango baieztatu du Sumarreko bozeramaile Lander Martínezek.

ETBn egindako adierazpenetan, Martínezek gogorarazi du negoziatzeko bilera ugari egin dituztela azken hilabeteetan, baina ez dutela aurrerago egin ahal izan, eta "Ahal Duguk beste bide bat aspaldi aukeratu" zuela esan du. 

Bide beretik, Alba García Sumar Mugimenduko lehendakarigaiak Berria-n egindako elkarrizketa batean azaldu du konfiantzari garrantzi handia ematen diotela eta Ahal Dugurekin duten harremanean oinarrizko arazo bat dagoela: "Guk independentzia politiko, juridiko eta legala dugu akordio hori hemen egiteko, baina alderdi guztiek ezin dute hori bermatu".

Hala, itxura guztien arabera bi zerrenda izango dira EAEn egingo diren hauteskundeetan: batetik Sumar Mugimendua, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak-en koalizioa, Alba Garcia hautagai dutela; eta bestetik Elkarrekin Ahal Dugu, Miren Gorrotxategi izango da alderdi morearen lehendakarigaia.

Gorrotxategi, asteartean prest agertu zen bere hautagaitza albo batera uzteko, behar izanez gero. Horren ondotik Sumarrek egindako adierazpenen aurrean, berriz, X sarean esan du "eginahalak eta bi" egin dituztela batasunerako akordioa lortzeko eta sentitzen duela espazio politiko horren "zati batek ez entzutea bere botoemaileen gehiengoak eskatzen duena".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Analisia
EAE: Aldaketa(k) eta une katalana

Aspalditik EAEko hauteskundeetan parte hartzea Espainiakoetan baino dezente baxuagoa da hautesleen parte batek bigarren mailako hauteskundeak bezala ikusten dituelako. Katalunian antzera izan zen procès-a hasi arte. Halere, 2003ko hauteskundeetan partaidetzak nabarmen... [+]


Eguneraketa berriak daude