2026-02-09 | ARGIA

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak “garaipena ospatzeko” eguna antolatu du asteburuan Busturialdean. Plataformak eskerrak eman dizkie herritarrei, azken urteotan erakutsi duten "konpromiso, ausardia eta duintasunagatik". Herri mugimenduen lana eta beharra ere goraipatu dituzte. “Herritarren lanari esker” baztertu dute agintariek proiektua, azpimarratu dute.

Hibai Agorria argazkilariak irudietan jaso du ospakizun aldarrikatzailea.

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.