Politologo adituen esanetan, nazio batek ezin dezake berezko nortasunik finkatu, harik eta nazio horren hiriburu edo metropoliak nazio nortasun propioari tinko eusten dion arte.
Gai honen harira, irakurri berri dut Jon Maya dantzari eta koreografo ezagunari egindako elkarrizketa mamitsua Gara-n, eta beste gauza interesgarri askoren artean, zera dio Jon Mayak, hemengo kultur proiektuen gabeziaz: “Herri bat artikulatzeaz ari bagara, kultur proiektuak ere mahai gainean jarri behar dira”.
Zein da, orduan, gure herrirako, edo Bilbotik hasita, gure ziutaterako agintariek proposatzen diguten kultur proiektua?
Neuk ere hori aztertzeari ekin diot azkenaldian, eta udal hauteskundeen zurrunbiloan bederen, espero nuen gai honen inguruan argitasun zabalagorik eskaintzea alkategaiek, eta bereziki agintean jarraitzeko asmotan dabilenak.
Hamar konpromiso hartu ditu Bilboko alkate denak hurrengo legealdira begira, eta kulturari dagozkionak ez daude lehentasunen artean, hain zuzen ere; zortzi eta bederatzi puntuetan hartzen dituen konpromisoak omen arlo honi begirakoak: nazioarteko ekitaldi handiak erakartzea, eta “hiri moderno honetan euskara gehiago entzun eta euskaraz gehiago egin dadin” asmo-agertze lausoa, zehaztasun gehiagorik gabea.
Bilbok orain duen alkatetzak badaki beste arlo batzuetan proiektu zehatzak elikatzen, turismoaren eremuan, adibidez. Bilbon halakoetara ohituta gauden arren, aztoratu ere egin nau egunotan bertoko Turismo Bulego nagusian aurkitu dudan informazio batek
Bilbok orain duen alkatetzak badaki, ordea, beste arlo batzuetan proiektu zehatzak elikatzen, turismoaren eremuan, adibidez. Bilbon halakoetara ohituta gauden arren, aztoratu ere egin nau egunotan bertoko Turismo Bulego nagusian aurkitu dudan informazio batek: udalak eta enpresa pribatu indartsuek babesten duten aldizkari dotore baten irakurri baitut Bilbao Essential titulodun aldizkari berezia argitara eman dutela japonieraz, 212 orrialdetan Japonia urruneko turista kutiziatuei Bilbo bisitatzeko gonbidapena luzatzen diena. Ekialde urruneko irlako 200 puntutan banatuko dira doan luxuzko aldizkari ongi ilustratuaren aleak, Tokio, Osaka eta Niigata lehenetsiz. Edukiaz, zera adierazi dute aldizkariaren aurkezpenean: Bilbon bizi daitezkeen “top esperientziak” azaldu dituztela bertan, eta argitasunak eman nahian, gastronomia, museoak eta erosketak aipatzen dira top horien barruan.
Hori guztia irakurri eta berehala etorri zait, lehenago ere izango zela, Japonian bertan, gure Botxo honetara etorri asmo zuten turistentzako informazio zuzen eta agian apalagorik, sarri ikusi baititugu, Zazpi Kaleetan kasurako, oinezko turista japoniarrak, argazki kamerez ondo hornituta, hara eta hona etengabe mugitzen. Baita gastronomiaren arloan ere, izango dira japonieraz, oinezko turista ibiltarien mailako gidak. Ez dut ahaztekoa Zazpi Kale hauetako taberna txiki ezagunean ikusi nuenekoa japoniar bikote gaztea, poltsikotik koaderno txikia atera eta barrako kamarero harrituari apuntea erakutsiz, “txipiroiak saltsa beltzean” eta “barraskiloak bizkaiko saltsan” eskatu eta, eskuak ondo koipetuz eta inguruak zipriztinduz, gogotsu guztion aurrean, ez jan baizik tragatu egin zituztenekoa.
Ze premia zeukan, orduan, Bilboko aginte gorenak era horretako luxuzko gonbidapen hutsal ziztrinak ekialde urrun hartara bidaltzeko? Zer pentsatu behar dute gutaz Japonia urrunean hori ikustean, han bertan ere nortasunaren eta uniformizazio globalaren talka modu bortitzean pairatzen ari direnean? Hurrengo baten Guggenheimen atarian edo “urrezko moda” dendatan aurkitzen dudan lehen japoniar aberastuari galdetuko diot.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]