Sakoneta #07: Kultura popularraz Piter Ansorenarekin


2023ko ekainaren 12a

Piter Ansorena pailazoa eta txistularia elkarrizketatu du Kepa Matxainek kultura popularrari buruzko saioan. Azkenaldian argitaratu dituen iritzi zutabeetatik abiatuta, hitz egin dute tradizioaren ulerkera zurrunez, pedagogiakeriaz, askatasun indibidualaren mitoaz, danborradaz, inauteri espirituaz eta bestez.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...