Phoenix Ragazza #04: San Simón 62


2023ko urriaren 19a

San Simón 62 Irati Gorostidik eta Mirari Echávarrik zuzendu duten pelikula da. Filma pasa den edizioko Punto de Vista Jaialdian estreinatu zen eta Phoenix Ragazza programara ekarri nahi izan dugu. Beraz, laugarren saio honetan, San Simón 62 pelikula abiapuntu hartuko dugu, artisten ibilbideetan sakontzeko, aurreko lanak ikusteko eta batez ere, azken film honek eskaintzen dizkiguten sarbideetatik haratago bidaiatzeko aukera izango dugu. Etxera gatoz bueltan oraingo honetan Phoenix Ragazzan, Irati Gorostidi eta Mirari Echavárrirekin.

  • Musika: Peru Galbete, Beiratu diska
  • Irudiak: San Simón 62 pelikulako fotogramak
  • Estraktuak: Euritan (Arantza Santesteban, Irati Gorostidi, 2017), Cuerpos #1 Santa Agueda (Mirari Echávarri, 2017), San Simón 62 (Irati Gorosti, Mirari Echávarri, 2022)

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...