Ezkaratza #02: NICO. ICON.


2023ko urriaren 26a

Ezkaratzaren bigarren programa honetan, Nicoren ispilua izango gara, we will be her mirror, Jennifer Otter Bickerdike idazlearekin batera, You are Beautiful and you are Alone biografiaren egilea. Egiteko honek badauka justizia soziala egitetik zerbait, pertsona bati dagokion tokia ematearena, edo behintzat, estereotipo hutsalak auzitan jarri eta garaiko testiguen bizipinetatik NICO musikagilea ahalik eta modu zehatzenean nor zen jakitearena, datu objektiboekin, bere egunerokoa irakurriz, bere lagunen ahotsak entzunez, garaiko aldizkariak eta egunkariak mihatuz. Eta batez ere programa honen helburua Nicoren talentu musikala aldarrikatzea izango da, Nico modeloaren, Nico Factoriko superstarraren eta Nico musikari ospetsuen maitalearen gainetik.


⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin