Klub Kutun #01: irekiera


2023ko martxoaren 15

Klub Kutunen lehenengo saioan, Sofia Coppolaren pelikuletako soinu bandak edota piano erreal eta ordenagailuz programatutakoak entzungo dituzue. Club Meduserekin programak duen harremana aztertuko da, eta elektronika malenkoniatsuaren edo bachata dominikarren erritmora dantzatuko duzue, Klub honi irekiera emanez.

Basilika podcastaren baitako Klub Kutun programan musikari buruz arituko da Ana Arsuaga – musika-testuinguruan, Verde Prato– , saio bakoitzean, izenburu bat, istorio berezi bat edo emozio jakin bat aitzaki moduan erabiliz, abesti-sorta bat aukeratzeko. Anekdotak, musikariek esandako aforismo magikoak, haien bizitzak, eta abarrekoak izango dira gai nagusi, baina batez ere, kantuak, eta haiek sorturiko bidai amestuak.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...