Phoenix Ragazza #02: Valie Export


2023ko irailaren 27a

1968. urtean Municheko zine porno batera emakume bat sartu zen. Goitik behera larru beltzez jantzita zihoan. Galtzetako hankartea moztuta zeraman eta alua bistan. Metralleta bat eskuan, Kalashnikov bat, agian. Zinema aretoko ilara batetik bestera paseatzen zihoan, poliki, ikusleei metrailetarekin buruan apuntatzen. Jendea -gizonezkoak ia gehienak- pixkanaka aretotik ateratzen joan ziren. Hala izan ote zen?

Phoenix Ragazzaren bigarren programarako Lur Olaizolak eta Jone Uriartek Valie Export austriarraren obra hartuko dute ardatz eta arte esperimentalean bide-urratzaile izan den artistaren obrak aurkeztuko dizkigute programa koral batean.

  • Kolaboratzaileak: Martí Manen eta Alba Baeza
  • Musika: Pinpilinpussies. Fuerza 3 (2020)

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.