Urtebete joan da gure osaba Antonio Arrizabalaga Ugarteren gorpuzkiak berreskuratu nahian tramiteak berriro hasi genituenetik; gorpuzki horiek lurpetik atera, eraman eta Erorien Haranean lurperatu baitzituzten, sendiaren baimenik gabe. Urtebete luze honetan gutxi aurreratu dugu eta hasierako lekuan gaude ia, baina orain hobeto ezagutzen ditugu gure eskariaren aurka daudenak.
Diktadorearen dekretu bat aski izan zen, 1961ean egintza haiek eginarazteko, zeinak gaurko egunean gure Zigor Kodeak (ez atzeraeraginezkoa) ezagutzen baititu: hilobiak bortxatzea eta gorpua donaustea –profanatzea– delituak, lurperatu zirelako Basilika Katoliko horretan, osabaren duintasunaren, oroimenaren eta kontzientzia-askatasunaren aurka, delitu hauek izanik, gaur ere, Zigor Kodean ezagutuak. Laido horren aurrean, 2007ko Memoria Historikoaren Legearen interpretazioa zein garapena ez dira aski justizia egiteko eta egindako kaltea erreparatzeko.
Duela urtebete administrazio-prozedura bat hasi genuen, petizio bat entregatuta Ondare Nazionalean, erakunde hori izanik Presidentetzako Ministerioaren menpekoa. Hiru hilabete behar izan ziren jaso izanaren agiria jasotzeko, eta ondoren, sei hilabete isiltasun administratiboan igarota, gora jotzeko helegite bat jarri genuen Presidentetza Ministerioaren aurrean. Honek erantzun zigun helegitea ez zela bidezkoa, ez zelako isiltasun hori gertatu. Demokrazia guztizko honetan, oraindik zain gaude, ez baitakigu zein une administratibotan gauden.
"Esaten digute Ondare Nazionalak aitortu behar digula familiak duen eskubidea gure osabaren gorpuzkiak guri entregatu ahal izateko. Oso zaila da, ikuspegi demokratiko batetik, betekizun hori zergatik inposatzen duten ulertzea, Erakunde horren ardura orain dutenek"
Esaten digute Ondare Nazionalak aitortu behar digula familiak duen eskubidea gure osabaren gorpuzkiak guri entregatu ahal izateko. Oso zaila da, ikuspegi demokratiko batetik, betekizun hori zergatik inposatzen duten ulertzea, Erakunde horren ardura orain dutenek. Aurrekariak ikusita, prozedura luze hau behar al dute senideoi eskubide hau aitortzeko? Ez al du ba Europako Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak defendatzen duintasunerako eskubidea lehendabiziko artikuluan, eta, pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasuna hamargarren artikuluan? Urtebeteren buruan Ondare Nazionalak ez gaitu oraindik aitortzen.
Beste eragile batzuk beneditarren ordena eta Eliza Katolikoaren hierarkia dira, gure senitartekoak lurpetik ateratzeko trabak jarri nahi horretan, Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluaren aurka baitoaz, errespetatu gabe askatasun ideologikoa eta kontzientzia askatasuna, ez bakarrik gure osabaren oroimenarena, baita gurea ere, behartzen baikaitu eraikin horretara joatera, gu ez izanik eta ez nahirik Eliza Katolikoaren parte izan. Zuzenbide Kanonikoaren Kodeak bere 748.2 kanonean dio inori ez zaiola zilegi gizakiei (ez haien oroimenari) fede katolikoa hartzera behartzea euren kontzientziaren aurka. Gure osabak demokraziaren alde borroka egin zuen eta Errepublikaren legitimitatea defendatu, gazteria sozialisten batailoi batean.
Montull beneditarrak Ser irrati-katean esan zuen han lurperatutako errepublikanoak “naturaz gaindiko ikuspegi batetik” diktadorea lurpetik ateratzearen aurka zeudela. Aipatutako monje horren eta antzerakoen iraina eta iseka jasan behar ditugu; halere, Solesmesko Abadearen idazkariak, adierazpen horiekiko gure kexari erantzunez, ziurtatu zigun, Philippe Dupont Abadearen izenean, 2019ko martxoaren 8an, gure suminduraz jabetzen zela, gure baimenik gabe gure senitartekoak lekuz aldatu zituztelako, eta bat zetorrela gure nahiarekin, pertsona ororen duintasuna errespetatua izan dadin, edozein ideologia duelarik ere. Tamalgarria da, bere burua akonfesionaltzat duen estatu batean, erreparazio eta justizia falta jasan beharra guk, Priore burugogor baten ustezko aurkaritzak ere eraginda.
2011. urtean Justizia Ministeriora lehen aldiz joan ginenetik gure osabaren gorpuzkiak entregatzeko eskatzera, bi funtzionariok eta forentse batek erantzun ziguten haien asmoa zela diktadorea lurpetik ateratzea eta gero haranari esangura berria ematea, horrek gure nahia beteko balu bezala eta gure osabaren gorpuzkiak amarekin eta arrebarekin batera Zumarragako panteoian atseden hartzeko eskubidea errespetatuko balu bezala. Batek daki zein den eraikin horren geroa eta esangura berria, ziotenez eta diotenez.
"Montull beneditarrak Ser irrati-katean esan zuen han lurperatutako errepublikanoak 'naturaz gaindiko ikuspegi batetik' diktadorea lurpetik ateratzearen aurka zeudela. Aipatutako monje horren eta antzerakoen iraina eta iseka jasan behar ditugu"
Basilika haitzean zulatutako tunel baten barruko eraikuntza da, eta haren porotasunak ur-filtrazio ugari sortzen du. Oraindik orain egindako bisitan ikusi dugu hezetasun-orban handiak daudela sabaietan eta murruetan, eta itoginik ere badagoela. Diotenez eraikuntza diseinatu zuen arkitektoak aurreikusia zuen, filtratutako ura jaso eta ubideratzeko sistema, eraikinaren eta haitzaren artean, eta irtenbide bat ematea, baina ondoren 150 m-ko gurutze handia ezartzeko aginduaren eraginez, badaezpada ere hormigoiz estali zituen aurreikusitako ubide eta hustubide haiek, gurutzearen pisuak eragindako balizko hondoratzea eragozteko.
10-15 urteren buruan eraikinaren egitura oso kaltetua egon daiteke eta berrikuntza oso garestia beharko luke, mantentze-gastu handiak, zeren filtrazioen eta hustubideen arazoa konpondu behar bailitzateke eta egoki mantendu. Nago herrialdeko herritarrek badutela behar handiagorik, halako eraikintzarra zaharberritu eta mantentzea baino; halere beneditarrek eta Eliza Katolikoak eskubide osoa dute kostu horiek haien gain hartzeko, estatuko aurrekontu orokorrei kalterik egin gabe. Horixe da gure iritzi apala.
Eta bukatzeko, esan dezadan, eraikin horren babesa eta segurtasuna gaurko arau edo irizpideetatik erabat aldentzen dela. Sartu eta irteteko ate bakarra dauka, korridoreak 262 metroko luzera eta 41 metroko altuera dauzka, alboetarako irteerarik gabe, atze-atzean igogailu oso txiki bat besterik ez duela. Eraikin hori segurtasunez ebakuatzea ezinezkoa da katastrofe bat gertatuz gero (lurrikara, sutea,…) eta harrigarria da, erakunde ofizial baten menpekoa izanik, Ondare Nazionalarena hain zuzen, segurtasun-betekizun minimoak ez betetzea, Babes Zibilari buruzko Errege Dekretuetan orientagarri jasotzen direnak hain zuzen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]