Guadalupe gotorlekuan fusilatuak bilatzeko indusketara sartzea debekatu diotela salatu du Abotsanitzek

  • 1936an faxistek hildako bost milizianoren gorpuak aurkitzeko Aranzadi Zientzia Elkartea egiten ari den lanetara sartzea debekatu diote Hondarribiko Abotsanitz udal taldeko zinegotziari eta historialari bati, salatu dutenez.


2020ko otsailaren 27an - 15:41
Indusketen lehen egunaren berri ematen aritu ostean, debekua ezarri dietela salatu du Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak (ar: Abotsanitz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abotsanitzen arabera, 1936ko fusilatuen bilaketa lana bertatik bertara jarraitzeko debekua Hondarribiko alkate jeltzale Txomin Sagarzazuk ezarri die eta Guadalupeko gotorlekua sartu ezinik geratu dira indusketak hasi eta bigarren egunean.

Azaldu dutenez, Abotsanitzeko zinegotzi bat eta Aitzol Arroyo historialaria lehen lan saioan aritu ziren aurkitzen ari zirena dokumentatu eta horren berri ematen, baina gotorlekuko atearen ardura zuen pertsonak jakinarazi zien hurrengo egunean ezingo zirela sartu “alkateak hala agindu zuelako”, segurtasun arrazoiengatik, antza.

Abotsanitzek uste du Hondarribiko Udalak indusketen berri geroago eman nahi duelako debekatu diela eremuan sartzea eta berentzat “akats handia” da hori: “Memoria historikoa egiten ari gara eta gizarteak parte aktibo izan behar du”, diote.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.