Wellington ingelesaren tropek Donostia setiatu zuten. Frantsesak kanporatzeko, Espainiaren aliatu britainiar eta portugaldarrek hiria setiatu zuten. Abuztuaren 31n lortuko zuten hiribilduan sartzea eta sarraskia egin zuten: 1.600 lagunetik gora hil eta hiriari su eman zioten. Horrekin batera, arpilaketak, aurkitu zuten emakume oro bortxatu eta aurka egin zieten guztiak hil zituzten. Castaños agintari espainiarraren oniritziarekin, donostiarrak zigortu nahi izan zituzten frantsesen okupazioaren aurka ez borrokatzeagatik. Setioa irailaren 8an amaitu zen frantsesen errendizioarekin.
Iturria: Iñaki Egaña, Donostia 1813: Quiénes, cómo y por qué provocaron la mayor tragedia en la historia de la ciudad (Txertoa).