De Lancre inkisidoreak "sorgin-ehiza” abiatu zuen Lapurdin

Duela
417
urte

1609ko uztailaren 2an,

Pierre de Lancre inkisidoreak “sorgin-ehiza” abiatu zuen Lapurdin. Bertako hizkuntza, ohiturak, lan-molde eta abarretan deabruaren ukitua besterik ez zuen ikusten. “Hizkuntza arraro eta ezezagun batean mintzo dira; horixe da lehen seinale txarra”, idatzi zuen, adibidez.

Dena hasi zen, bi urte lehenago, aurpegia estalitako hamabi zaldunek Donibane Lohitzuneko herritarrak jipoitu zituztenean. Erasoaren jatorrian Urruñako Urtubia jauntxoaren eta Donibane Lohitzuneko agintarien arteko liskarrak zeuden, portuaren eta Ziburuko zubiaren eskumenak tarteko. Gatazkan zehar sorginkeria salaketa gurutzatuak izan ziren, eta, Urtubiaren presioen ondorioz, Henrike Nafarroako eta Frantziako erregeak Pierre De Lancre bidali zuen Lapurdiko “sorginkeriak” ikertzera.

Senpereko gazteluan egindako epaiketetan 200 lagun torturatu eta hilarazi zituen, gehienak emakumeak.

Iturria:

Iñaki Egaña, Euskal Herriaren historia laburra. (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.