53 afrikar matxinatu ziren 'La Amistad' itsasontzian, esklabo saltzeko Kubara zeramatzatela

Duela
187
urte

1839ko uztailaren 2an,

Kuban esklabo moduan saltzeko zeramatzaten 53 afrikar matxinatu ziren La Amistad itsasontzian. Kapitaina eta hainbat marinel hiltzea lortu zuten, eta gainerakoak behartu zituzten ontzia Afrikara bidean jartzera. Marinelek, ordea, engainatu eta AEBetako kostara eraman zituzten.

Herrialde horretan esklabotza legezkoa izan arren, esklaboen inportazioa debekatua zegoen. Beraz, afrikar bahituek jaioterrira itzuli ahal izan zuten 1842an, AEBetako Auzitegi Gorenak beren jaioterritik inor bahitu eta garraiatzea legez kanpokotzat jo eta bi urtera.

Joshep Cinqué izan zen matxinatuen buruetako bat. Artikulu honetan bere bizitzari buruzko informazio gehiago, gaztelaniaz.

Esklaboen antolaketa ontzi negrero batean. (Irudia: Domeinu publikoa, Wikimedia Commons)

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...