1963ko maiatzaren 2an,
Milaka haur eta ikasle beltzek Birminghameko kaleak hartu zituzten, AEBetako Alabaman. Poliziak gogor egin zuen haien aurka, borrak, gas negar-eragileak, zakurrak eta presio handiko ur-mangerak erabilita. Ehunka ikasle atxilotu zituzten, baita gero askatu ere, asko hurrengo egunean berriro atxilotzeko. Beltzen komunitatea segregazioaren aurkako kanpaina betean ari zen eta maiatzaren 10ean udal agintariekin segregazioa amaitzeko akordioa lortuko zuten. Zuri supremazistek indarkeriaz erantzun zioten akordioari, eta Ku Klux Klanak lehergailuak zartarazi zituen beltzen etxe eta sozializazio gunetan. Azken urteetan zenbait martxa antolatu zituzten estatu batetik bestera, segregazioaren aurka indarkeriarik gabe protestan. Horietako askotan zuriek eraso egin zieten, ukabil eta burdinazko makilak erabiliz zenbaitetan, poliziaren konplizitatearekin.
Iturria:
Iturria: Birmingham Campaign (Stanford, The Martin Luther King, Jr. Research and Education Institute)