Ku Klux Klanek lehergailua jarri zuen Alabamako beltzen eliza batean, AEBetan

Duela
61
urte

1963ko irailaren 15an,

Ku Klux Klanek lehergailua jarri zuen Alabamako Birminghameko beltzen eliza batean, AEBetan. Lau neskato hil zituzten: Addie Mae Collins, Cynthia Wesley, Carole Robertson eta Carol Denise McNair. Beste 22 pertsona ere zauritu zituzten. 1865ean sortu zuten KKK eskuin muturreko erakunde terrorista eta milioika afiliatu eta jarraitzaile izatera heldu zen 1920eko hamarkadan. Arrasto arrazista nabarmena utzi du herrialdean, milaka biktima eragin ostean.

Iturria:

Black Past - Birmingham 16th Street Baptist Church Bombing (1963)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik