Thich Quang Duc abade budista vietnamdarrak, lurrean eseri, gasolinaz busti eta bere buruari su eman zion Saigonen

Duela
61
urte

1963ko ekainaren 17an,

Thich Quang Duc abade budista vietnamdarrak, lurrean eseri, gasolinaz busti eta bere buruari su eman zion Saigonen. Aurretik, arazoak handitzen ari ziren AEBek babesten zuten Hego Vietnamgo gobernu eskuindarrak gutxiengo katolikoari ematen zion pisu politikoagatik, biztanleriaren %80a budista zen herrialdean. Hilabete lehenago, Hue hirian, budisten manifestazio bat tiroka disolbatu zuen gobernuak eta zortzi hildako eragin zituen. Abade budista kexa imintziorik egin gabe hil zen, eta heriotza horren irudiek munduari bira eman zioten.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Ediciones de Pasado y Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte