argia.eus
INPRIMATU
LAB eta ELA sindikatuek manifestazio bateratua egin zuten Euskal langileok geure buruaren jabe lelopean

LAB eta ELA sindikatuek manifestazio bateratua egin zuten Euskal langileok geure buruaren jabe lelopean. Rafa Diez eta Joxe Elorrieta sindikatuetako idazkari nagusiek egun historikotzat jo zuten. Haiek izan ziren aurreko urteetan bi sindikatu abertzaleen elkarlana bultzatu zutenak. Elkarlana urrunago joan zen, eta askok Lizarra-Garaziko Itunera iristeko lan garrantzitsutzat ere jo zuten. 1999an 35 orduko lanaldiaren aldeko greba orokorra antolatu zuten elkarrekin. Hainbat urteko elkarlana gorabeheratsua izan zen oso, uneoroko mesfidantza ekintza sindikal bateratuekin konbinatu zuten. 2017ra arte ahaleginak egin arren, harremana zapuztu egin zen.

Iturria: Xabier Letona Biteri, Ezker abertzaleko baso hartatik, arbola bakarra zutik (2024ko irailak 11).